Sábado, 27 de septiembre:
Aitor Furundarena
Akordeoilari, musikagile eta irakasle. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen akordeoia eta konposizioa ikasia. Interpretazioan, nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua, orkestrekin, ganbera musikan, bakarka eta talde ugarirekin aritu izan da eta hainbat eta hainbat grabaketa argitaratu du, bere proiektuekin nahiz kolaborazioekin. 1995 inguruaz geroztik, herri eta tradizio musika ingurua lehenetsi du, bertan sakonduaz. Euskal Herriko
Akordeoi erreferente nagusietako bat da. Sorkuntzan, musika garaikidea eta herri musikaz gain, telebista, antzerki eta zinemarako konposatu izan du. Sariak jaso ditu, aipagarriena 2021ean, Deabru Beltzak konpainiarekin
MAX Saria irabazi zuenean, Sympheuny obrarekin.
Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako bi txakolin dastatzeaz ere gozatuko dugu.
Sábado, 18 de octubre:
Jon Maia – Kantu bat gara
Jon Maia funtsezko sortzailea da euskal kultura garaikidean. Bere ibilbideak hainbat diziplina biltzen dituela: poesia, musika, literatura, gidoilaritza…
170 abesti baino gehiagorako hitzak idatzi ditu, Negu Gorriak, Soziedad Alkoholika, Gozategi, Benito Lertxundi, Ken Zazpi eta Esne Beltza taldeekin elkarlanean, besteak beste. Musika munduan, aipagarriak dira Karidadeko Benta taldearen sortzailea, hiru disko argitaratuta. Bertsojazz ekimenaren sustatzailea, jazza eta bertsolaritza uztartzen dituena. Antzerkigintzan berriz, lan aipagarria legez, ELE, lorca Lauaxeta proiketuan gidoia eta aktorea parte hartzeko aukera izan zuen.
2021ean Kantu berri bat gara argitaratu zuen, bere abesti enblematikoenak bildu eta berrinterpretatzen dituen disko-liburua, Euskal Herriko historia hurbiletik egindako bidaia pertsonal eta kolektibo gisa.
MENDIBILE JAUREGIAN, PROIKETU HONEN INGURUAN ARITUKO ZAIGU, ERA LIBREAN, SOLASEAN, BERTSOTAN ETA ZERGAITIK EZ, KANTETAN.
Sábado, 22 de noviembre:
Argi Zameza eta Aitor Furundarena – Kostaldeko Koplak
Argi Zameza, txikitatik kantugintza munduan murgilduta egon da, eta Euskal Herriko kantu txapelketan hainbat sari lortu ditu. Bertan “a Capella” abestearen alderdia asko landurik eta euskal kantutegi zaharreriko miresmena ekarririk.Euskal musika tresnen irakasle, panderoa ,trikitixa baita hizkuntza musikal eta musika tailerrak ematen ditu maiz. Gaur egun, bere ahotsa musika tresna dalarik Aulestiko Urrergari eskolako maistra da, bertan euskal doinutegi zaharrak eskaintzen deuskuzan altxorrak transmituz eta zainduz.
Aitor Furundarena, Euskal Herriko Akordeoi erreferente nagusietako bat da. 1995 inguruaz geroztik, herri eta tradizio musika ingurua lehenetsi du, bertan sakonduaz. Sorkuntzan, musika garaikidea eta herri musikaz gain, telebista, antzerki eta zinemarako konposatu izan du eta hainabt sari jaso ditu, aipagarriena 2021ean, Deabru Beltzak konpainiarekin MAX Saria irabazi zuenean, Sympheuny obrarekin.
Solasaldiarekin batera Bizkaiko Txakolina JD-ko bi ardo eta Idiazabal gazta dastaketa ere izango da.
Domingo, 14 de diciembre:
Dantzazale Eguna – Leioako Nekazaritza Azokako Saio Berezia
Celebraremos el DANTZAZALE EGUNA de la mano de Aikoren Taldea para comer, beber, bailar, divertirse y contar canciones juntos.
13:00 Comenzaremos el día en la Feria de Leioa con un Dantzapoteo de AIKO Taldea, animando la feria, curioseando en los puestos y armonizando txakoli de Bizkaia, música y euskal dantzak.
15:00 Comida y armonías con los vinos de la DO Bizkaiko Txakolina en el Palacio Mendibile:
- Aperitivo: Hummus de garbanzo y tahini.
- Ensalada de aguacate, lagostinos con vinagreta de mango y su coral.
- Alcachofas relleno de peras y bacon en mermelada de pimientos verdes.
- 1/2 Taco de merluza crujiente con cebolla glaseada y pesto de guisantes.
- 1/2 Carrillera de cerdo ibérico estofada a la antigua con puré de boniatos y chutney de manzana al curry.
- Tarta de queso y pistacho
- Agua y 6 copas de vinos de la DO Bizkaiko Txakolina.
17:00 Después de comer verbena-romería con AIKO Taldea y amigos.
* Fecha límite de inscripción: 7 de diciembre.

