Bizkaiko Txakolina, zure planetarako kiderik onena da, nortasun handia eta izen propioa duen ardo pararegabea. Txakolina, gure ardoa, gure nortasunaren, kulturaren eta, jakina, gure gastronomiaren protagonista handietako bat da.
Gure-gurea…
Gilda
Pintxoetan PINTXOA. Mokadu xumea, zaporez betea eta % 100 hemengoa. Bizkaiko barra guztietan aurkituko duzu, betiere Bizkaiko Txakolinaren kopa batekin gozatzeko. Elkarrekin, bikote paregabea osatzen dute gure lurrandeko gauzarik onenak ospatzeko: zaporea, tradizioa eta berezitasuna.


Lagunartea
Une atseginak konpainia onean gozatzea eta partekatzea gustatzen zaigu, mahai baten inguruan edo barra batean bada, are gehiago. Eta Bizkaiko Txakolina kopa freskagarri bat lagunekin gauden momentu horietarako aukera bikaina da.
Gozatu uneaz
Portu Zaharreko eskaileretan txakolin kopa bat, familiarekin batera pintxo-ibilbide bat, elkarren berri ematea ardo kopa bat edanez… Euri zein eguzkipean, elkarrekin egoteko aukera oro aprobetxatzea gure nortasunaren parte da eta aldi orotarako txakolinik egokiena izango duzu, askotarikoak daude eta.


Gure paisaien berdea
Bizkaiko mahastiak gure nortasunaren isla dira: tradizioa, berrikuntza, aniztasuna eta gure lurrarenganako errespetua. Ezaugarri horien emaitza nostasun propioa duten ardo freskoak dira, zurrutada bakoitzean Bizkaiaren izaera erakusten dutenak.

Noiz geratuko gara?
Bizkaiko Txakolinak egitarau osoa antolatzen du, Txakolinaren, kulturaren eta naturaren inguruko planez betea, urte osoan zehar Bizkaiaz gozatzeko. Harpidetu gure buletinean eta ez galdu ezer.
Harpidetu gure buletinean


