• Skip to main content
  • Skip to footer
Bizkaiko Txakolina

Bizkaiko Txakolina

Txakoli de Bizkaia - Denominación de origen de Txakoli

#ZurePlana

Bizkaiko Txakolina, zure plana da

Ardo asko daude, baina #ZurePlana bihurtzeko gai direnak, bakarra dago. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituran gure ardoez ahalik eta ondoen gozatzea nahi dugu: zure erara, aukeratu zurea.

#ZurePlana

Pintxopote

Bizkaitik pintxopotean bazoaz, zure ibilbiderako konpainia onena Bizkaiko Txakolina da. Bere freskotasuna eta zaporea primerako kideak dira bai pintxo klasikoentzako zein euskal sukaldaritza berriarentzako. Bizkaiko barrarik onenetan Bizkaiko Txakolina aukera zabala topatuko duzu.

BTAholkua: Tabernariari Bizkaiko Txakolin aukerengaitik galdetu. Agian proposamen arrigarriren batekin topa egin dezakezu.

Etxeko plana

Aitaginarreben bisita? Neguko arratsaldea eta euria? Edo agian lagun bat gonbidatu nahi duzu etxera? Garaia da gordeta zenuen Bizkaiko Txakolina botila hori ateratzeko. Mokadu txiki batekin, “et voila”, badaukazu plana.

BTAholkua: Erosketa egitera zoazen unean Bizkaiko Txakolin botilaren bat eros dezakezu, eta, horrela, etxean prest eduki beti. Denda espezializatuetan zein azalera handietan aurkituko duzu, Bizkaiko produktuekin batera edo Euskal jarorriko ardoen artean.

Aire zabalean

Eguraldi ona aprobetxatzea gustatzen zaizu aire zabalean bazkari edo piknik batez gozatzeko? Guri baita ere! Bizkaiko Txakolinen artea barietate handia topa dezakezu, eta ziur zure menurako txakolin aproposa aurkituko duzula, barbakoa zein piperdun patata tortilarentzat.

BTAholkua: Ez ahaztu botilak hotzean mantentzea. Kubiteran edo zure hozkailu eramangarrian, ziur Bizkaiko Txakolinarako lekua dagoela.

Mokadutxoa mahastian

Egon zara inoiz mahasti batean? Ez galdu aukera! Udaberritik udazkena ondo aurreratu arte, Bizkaiko mahastiek berderik ikusgarriena erakusten dute. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako upategi askok zuzenean gozatzeko aukera eskaintzen dute, bai aurrez diseinatutako planekin, zein neurrira egindako planekin.

BTAholkua: Horrelako jarduerak eskaintzen dituzten upategiak gure upeltegien direktorioan aurki ditzakezu.

Gozatuz ikastea

Dagoeneko Bizkaiko Txakolinako ardoak dastatu badituzu eta gehiago probatu eta ikasi nahi baduzu, iturrira jotzea da modurik onena: upategira.
Plan ezin hobea, ardoa maite baduzu eta Bizkaiko Txakolinako ardoen barietatea eta ekoizpen-prozesua ezagutzeko jakin-mina baduzu.

BTAholkua: Gastronomia gustoko baduzu, upategi askok bertako produktuak dastatzeko aukera daukate esperientzia enogastronomikoetan.

Laguntzaileak

Eta gainera… #BTPlanak

BT planak aurkezten dizkizugu. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak Bizkaiko geografia zeharkatzen duten ekitaldiak antolatzen ditu, txakolina aisialdiaren, gastronomiaren, kulturaren eta naturaren bidez ezagutzeko plan desberdinak proposatuz.

Mahasti Artean

Bizkaiko Txakolina Fest

Txakomic!

Ezagutu BT ekitaldi guztiak
Jarrai gaitzazu Instagramen
@bizkaikotxakolina jarraitzea da antolatzen ditugun jarduera, berrikuntza eta ekitaldi guztien berri izateko modurik errazena.
Suscríbete a nuestra newsletter

Footer

Barrio Mendibile 42, 48940 Leioa (Bizkaia) 946 076 071 - info@bizkaikotxakolina.eus
  • #ZurePlana
  • Home
  • Jatorri Deitura
    • Kontseilu Arauemailea
    • Kalifikazioa
    • Araudia eta etiketatzea
  • Upategiak
    • Upategien zerrenda
  • Txakoli
    • Jatorria
    • Mahastiak
    • Mahats barietateak
    • Elaborazioa
    • Elaborazio-estiloak
    • Erosi online
  • Ekitaldiak
    • Txin Txin Fest
    • Salón Bizkaiko Txakolina
    • Kantari Kontari
    • Bizkaiko Txakolina Fest Portugalete
    • Mahasti Artean
    • Bizkaiko Txakolina & Musika
    • Txakomic!
    • Txakolin Eguna
  • Prentsa atala
    • Berriak
    • Ikus-entzunezko galeria
    • #ZurePlana
    • Zuria, beti Bizkaiko Txakolina
  • Eskola
  • Kontaktua

© 2026 D.O. Bizkaiko Txakolina
Aviso legal

  • Bilatu
  • Jatorri Deitura
  • Txakoli
  • Upategiak
  • Ekitaldiak
  • Menú
  • EUS
  • ES
  • EUS
  • ES
Txin Txin Fest
  • #ZurePlana
  • Home
  • Jatorri Deitura
    • Kontseilu Arauemailea
    • Kalifikazioa
    • Araudia eta etiketatzea
  • Upategiak
    • Upategien zerrenda
  • Txakoli
    • Jatorria
    • Mahastiak
    • Mahats barietateak
    • Elaborazioa
    • Elaborazio-estiloak
    • Erosi online
  • Ekitaldiak
    • Txin Txin Fest
    • Salón Bizkaiko Txakolina
    • Kantari Kontari
    • Bizkaiko Txakolina Fest Portugalete
    • Mahasti Artean
    • Bizkaiko Txakolina & Musika
    • Txakomic!
    • Txakolin Eguna
  • Prentsa atala
    • Berriak
    • Ikus-entzunezko galeria
    • #ZurePlana
    • Zuria, beti Bizkaiko Txakolina
  • Eskola
  • Kontaktua
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Ver preferencias
  • {title}
  • {title}
  • {title}