
28 May VI Laboral Kutxa sariak
Laboral Kutxa Sariaren seigarren edizioa abian da dagoeneko eta hautagaiak aukeratzeko zuen laguntza behar dugu . Badakizuen bezala , Laboral Kutxaren laguntzaz, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak urtero saritzen ditu gure ardoa hoberen hartzen duten Bizkaiko jatetxe bat eta taberna bat. Bizkaiko Txakolinarekiko tratu hoberena saritzea da gure helburua; bai taberna eta jatetxeak bezeroari eskaintzen dioten txakolin zerrendaren zabaltasuna kontuan harturik, bai ardoa tenperatura egokian zerbitzatuagatik, edo koparen kalitatea ikusirik … hau da, Txakolina disfrutatu edo hobeto ezagutzeko behar diren medioak jartzen dituzten jatetxea eta taberna saritzea da helburua.
Aurten ahal denik eta hautagai zerrenda zabalena nahi dugu eduki eta hori lortzeko guztion proposamenak itxaroten dugu gure Facebooken. Horrela egingo dugu lehenengo aukeraketa bat. Ondoren, botoa emateko aukera edukiko duzue Facebooken baita ere, behin betiko zerrenda osatuz. Taberna eta jatetxe horiek izango dira gure epaimahaiaren bisita hartuko dutenak.