Zabala Txakolina familiaren upategia da, eta 2004an hasi zen txakolin-lanetan, Andra Mari parrokiaren ondoan. Landa-ingurunean, mahatsondoaz gain, Bakioko laranjondo eta limoiondo ospetsuak hazten diren mikroklima batekin.
2017an, upeltegia Elexpuru jauregitik (Elexalde auzoa) Ormatza jauregira aldatu zen, Goitisolo auzora, eta han dago mahasti gehiena.
Guztira, 3 hektareako mahastiak dituzte, hegoaldera begira dauden malda leunetan landatuak. Paisaia ederra dute, buztinezko eta ondo drainatutako muino leunez osatua. Bertan, Hondarrabi Zuri, Riesling eta Hondarrabi Beltzaren mahatsa lantzen dute.
Hondarribi Beltzeko mahastien bigarren gunea – 100 urte baino gehiago ditu – Basigo baserriko upeltegi zaharraren inguruan dago. Upategi familiarra denez, txakolina oso pertsonalizatua eta zaindua da, artisau-metodoa errespetatuz, baina eraiki berri den upategi batean, bere edukierari ahalik eta gehien ateratzeko diseinatua, 20.000 litro inguru ditu, balnko, arrosa eta ardo beltzaren erreferentzien artean banatzen direnak.
Produktuak



