Kandi Upategia

KANDI txakolina “Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia” Jatorri Deiturak babestutako ardo bat da. KANDI-k ekoizpen osoa Muxikan egiten du, Ugarte-Goikoa auzoan, Busturialdeko paregabeko baserri giro batean, Bizkaian. KANDI-ren mahasti eta sagarondotik Busturialdearen inguruko mendi ezagunenak ikusten dira: Anboto hegoaldean, Oiz ekialdean, Bizkargi mendebaldean. Hala ere intxaurrondo eta fruta-zuhaitz mota asko aurkitzen ditugu. KANDI eraldaketarako nekazaritzako sozietatea enpresa familiarra da eta 1990ean mahasti eta sagardoko sagarrondoak landatzen hasi zen, eta 20 urte hauetan zehar handitu da, gaur egun Urdaibaiko upategi onenetako bat izatera iristen, eremu familiarreko enpresa bezala, eta hala txakolina nola sagardoa egiten duena. KANDI txakolinak KANDI upategia dauka, non Jon Agirre enologoak mahatsaren manipulazioa, muztioaren egitea, eta ardoaren hartzidura, kontserbazioa eta botilarapenaz arduratzen duen. Emaitza 12º graduazio alkoholikoko txakolin zuri bat da. Enpresak bere banaketa du Bilbao Handiko, Durangoko, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko eskualdetan.

Helbidea

Bº Ugarte Goikoa 12, 48392 Muxika - Bizkaia

Telefono zenbakia

Tel: (94) 625 33 82

Web horria ikusi

Markak eta Produktuak