
Upategi familiar txiki bat Elexalde auzoan, Andra Mari parrokiaren ondoan. Baserri inguruan, mahastiaren gain, Bakioko laranjondo eta limoiondo ospetsuak ere hazten dira. Baserriko inguruko euskal ohiko arkitektura mantentzen duen upategia, mekanizatua eta berria egiteko eta botilaratzeko prozesuan. Txakolina egiteko antzinazko makineria daukagu upategiko historia-ondarearen parte bezala eta bisitarientzako bitxikeria bezala ere. Bakioko lehengo eraikuntz dotoreen bidean kokatua, beste garai bateko Bakio dotore eta baserri-girokoa ezagu dezazuen ibilbide bat eskaintzen du. Harreman zuzena eta pertsonala ekoizle-egilearekin. Txakolina salgai eta ardomahastigintzaren ekintza ezagutzeko eta gure produktuak dastatu ahal izateko bisitak.