Bizkaiko mendebaldeko eskualdea da. Toki gutxi industrializatua da eta nekazal-sektorean presentzia garrantzitsua du. Ibar sakoneko lurralde menditsua da, Bizkaiko batezbestekoa baino klima muturragoarekin, eta baso, belardi eta lursaileko paisai batekin ere. Hemen txakolineko tradizio garrantzitsua duten herri batzuk daude, Zalla, Galdames, Muskiz eta Balmaseda besteak beste.
Bilbo Handiko iparraldean dagoen eskualdea da. Toki honetan garapen industrialeko aldeak, bizitegi-guneak eta nekazal lursailak daude elkarrekin. Agian nekazal-lurreko hedadura handiena duen eskualdea da, orografia leuna eta klima epelagoarekin. Zirkunstantzia-mukurua honek mahasti hedadura handiagoa eta upategi zenbaki altuagoa erraztu du. Herri ospetsuenak txakolineko munduan hurrengoak dira: Bakio, Gatika, Gamiz-Fika, edo Txorierri ibar ezagunean daudenak (Lezama, Larrabetzu, Zamudio, Derio eta Sondika).
Biosfera Erreserba Naturalaren izaerak toki hau benetako berezia bihurtzen du. Busturialdeko eskualdean dago administratiboki. Ekologi-balio handiko estuario natural bat da ingurugiroa babesteko araudi zorrotzak zuzenduta dagoena, inguru naturalaren bizirik jarraitzea bermatzen duena. Mahastiek eta upategiek ere natura eta ingurua errespetatu behar dute, xede horretarako ezarritako arauak betetzen. Mahastia toki osoan sakabanatuta dago lursail txikietan. Gure Deituraren upategi garrantzitsu batzuk Gernikan, Muxikan eta Busturian daude.
Kostaldeko eskualde ekialdetarrena da. Ildaskatzen duten ibai biek ematen diote izena, Lea, Lekeition itsasoratzen dena, eta Artibai, Ondarroan egiten duena. Leku menditsu eta basokoa da, hirigune gutxiekin. Upategi ekoizleak hurrengo herrietan aurki daitezke: Markina-Xemein eta Mendexa.
Toki honek izena ematen dion ibaiaren erriberako herrietako lurraldeak barne hartzen ditu, Ibaizabalen sarreratik, Urduñako enklaberaino, bere iturburuan. Ibaiaren bide erdiko eta behekoan oso toki industrializatua da, bide goikoan aldiz baserriko giroa duten herriak aurkitzen ditugu. Bizkaiko barnealdeko toki honetan Artea, Orozko, Urduña eta Zaratamo herrietan upategiak aurkitzen ditugu.
Eskualde hau Ibaizabal ibaiak egiten duen ibarrean zabaltzen da, Gipuzkoarekin mugatik Galdakaoko herriraino. Hegoaldean Anbotoko haitzek mugatzen dute, eta iparraldean Oiz mendiak. Bere klima atlantikoa da, Bizkaiko batezbestekoa baino tenperatura hotzagoekin, barneko ibarra izateagatik. Hiriburua Durango da. Upategi ekoizleak ibarrean zehar sakabanatuta daude, Elorrion, Durangon eta Amorebieta-Etxanon.