TxaKomic!

TXAKOMIC! Txakolin zaporeko komiki istorioak.

TXAKOMIC komikia eta txakolina modu desberdinetan bateratzen dituen proposamena da.

Mikel Begoña gidoilariak, jatorri bizkaitarra duten hainbat marrazkilariekin batera, bi hilean behin komiki berri bat ekartzen digu. Bertan, txakolina familia, anaitasun edo abentura istorio desberdinen haria da, eta txakolina ez ezik, txakolina jaiotzen den testuingurua ere balioesten da.

Orain arte argitaratutako istorioak:

Badator Txakomic! Familia osoarentzako uztarketarik onena

Lehen edizioko harrera onaren ondoren, Txakomic bueltan da familia osoarentzako jardueraz beteriko programarekin, txakolinaren eta sormenaren arteko topaketa freskagarriarekin.

2022. edizioa: apirileko lehenengo bi asteburuetan Bakioko Txakolingunearen Museoa eta Leioako Mendibile Jauregia euskal txakolina eta komikia protagonista bihurtzen diren topagune bihurtzen dira.

7. Komikia “Topaketa”

Txakolinaren zazpigarren istorioa familiarekin eta lagunekin izandako topaketari buruzkoa da. Mikel Begoña gidoilariak eta Raquel Alzate marrazkilariak komiki berri bat aurkeztuko digute, pertsonen arteko eta esperientzien arteko topaketen historia biltzen duena.

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkia: Josune Urrutia

6. Komikia “Erro sakonak”

Txakolinaren seigarren historia gure sustraiei, gure lurrari eta gure mitologiari lotuta dago. Mikel Begoña gidoilariak eta Josune Urrutia marrazkilariak, mahastizaintzak, euskal mitologiak eta gure gastronomiak uztarketa perfektua sortzen duten komiki berri bat aurkezten digute.

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkia: Josune Urrutia

5. Komikia “Agatharen azken kasua”

Txakolina protagonista duen bosgarren istorioa misterioz beteta dator. Mikel Begoña gidoilariak eta Gaston marrazkilariak komiki berri bat aurkezten digute, artea, lapurreta eta gure gastronomia uztartzen dituen istorio batekin. Zalantzarik gabe harrapatuko zaituen istorioa.

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkia: Gaston

4. Komikia “Rokail”

Txakomic!-en laugarren istorioa hemen da! Historio honek arrantzale baten bizitzaz hitz egiten digu, bere sekretuez eta bere azken borondateaz. Hori eta gehiago, txakolin gozo bat kopan dekogula. Harrituta utziko zaituen istorio berri bat. Ez ezazu galdu!

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkia: Adur

3. Komikia “(Des)Blokeoa”

Txakomic!en hirugarren istorioa bizikletako arazo mekaniko bat eta Frantziako Tourra korritu zuen El Cojo txirrindulari ospetsuaren historia tartekatzen ditu. Ez duzu ezagutzen El Cojoren historia? Zoaz irakurtzera!

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkia: Iñaket

2. Komikia “Arrakala”

“Arrakala” txakolinaren presentzia eta ukitua duen bigarren istorioa da. Mikel Begoña gidoilariak, Pedro J. Colombo marrazkilariarekin eta Aintzane Landarekin batera, txakolinaren harira urteetan zehar izandako beste adiskidetasun istorio baten komiki berri bat eskaintzen digute.

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkia: Pedro J. Colombo/Aintzane Landa

1. komikia “Parraren itzalpean”

“Parren itzalpean” Mikel Begoña gidoilariaren eta Higinia Garay marrazkilariaren eskutik datorren txakolinaren lehen istorioa. Udako bidaiei, lagunei, familiari eta faltan ditugun oroitzapenei buruzko istorioa da.

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkia: Higinia Garay

Txakomic! Dastaketak eta gehiago

TXAKOMIC, gainera, marrazkia eta txakolina uztarketa ezberdinekin lotzen dituen ekitaldia da. Bi gune, Mendibile Jauregia (Leioa) eta Txakolingunea Museoa (Bakio) sormena oso presente dituen jarduera desberdinetarako agertokiak dira: dastaketak, showcooking-ak, haurrentzako tailerrak…

2021eko edizioa: 2021eko ekaineko lehen bi asteburuetan egin zen TXAKOMICen lehen edizioa. Karikaturak, livedrawing, gyotaku, soinu-arteak eta beste diziplina batzuk dastaketa eta showcooking-ekin uztartuz eta Bizkaiko Txakolina protagonista dela.

Hemen ikus daiteke nola garatu zen ekitaldia: