
20 May Txakomic: Txakolina eta komikia, uztartze freskagarria
Uztartzea da jaki bat eta horrekin hobekien ezkontzen den edaria batzea. Sukaldaritzan jakiak eta ardoak elkartzean ohi datza uztartzea, eta sommelierra arduratzen da mahaikideei konbinazioak gomendatzeaz.
Oraingo honetan, uztartze berriak probatuko ditugu, txakolin eta komikiaren artekoak, alegia, garaiotan etengabe berritzen ari batira biak.
Ziur aski,elkartze bitxia dela pentsatuko dute askok, baina egia esateko, jatorri etimologikotik bertatik daude elkarrekin lotuta biak: bineta hitza(viñeta, gaztelaniaz) vignettee frantses hitzetik (vigne hitzaren txikigarria) dator, gaztelaniaz viña esan nahi duena, eta horren jatorria latinez vinea da.
Ekainaren lehenengo bi asteburuetan, Bakioko Txakolingunea Museoa eta Mendibile Jauregia elkargune bilakatuko dira, txakolina eta euskal komikigintza protagonista izan daitezen. Ekainaren 4tik 13ra Bakioko Txakolingunean eta Mendibile-Leioan egingo diren jardueretan parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du aldez aurretik esteka honetan: IZEN-EMATEAK
PORTAVOCES DEL BOSQUE
Txakolinaren mahatsondoaren unibertso akustikoan soinuen eskutik murgiltzea. Esperientzia paregabea, lurretik datozkigun
soinuak teknologia berriekin eta adimen artifi zialarekin lotzen dituena. Hau barne: bi txakolin dastaketa.
KOMIKIA
Euskal komikigintzari buruzko erakusketarik handiena irudigileen beraien eskutik ezagutzeko ibilbidea. Hau barne: txakolin eta pintxo baten dastaketa.
GYOTAKU
Grabatu-sistema japoniar tradizionala da Gyotaku-a, paper inprimaketaren bidez arrainen arima modu grafi koan atzematen duena. Rober Garay irudigileak arte horren erakustaldia egingo du eta, aldi berean, Txoko Mendibile jatetxeko arrain hauen pintxoen eta hiru txakolinen dastaketa egingo da. Txakomic-ek dirauen bitartean, irudigile horrek egindako Gyotaku-erakusketa egongo da ikusgai Mendibilen. Hau barne: hiru txakolin dastaketa.
URBELTZA ETA TXAKOLIN BELTZA
Txakolinaren historian zeharreko ibilaldia Txakolingunea Museoaren eskutik, eta amaiera gisa, oso dastaketa berezia. Hau barne: bi txakolin dastaketa antxoekin uztartuta.
TXAKOLINGUNEA
Txakolinaren historian zeharreko ibilaldia Txakolingunea Museoaren eskutik, eta amaiera gisa, oso dastaketa berezia. Hau barne: bi txakolin dastaketa antxoekin uztartuta.
SHOWCOOKING
Sukaldariek errezetak gauzatzen dituzten bitartean, Asier Iturralde irudigileak errezetak azalduko dituen komikia egingo du. Hau barne: errezeten eta hiru txakolinen dastaketa.
DASTAKETA + KARIKATURAK
Gozatu txakolin dastaketa komentatu batekin Daniel Castelló karikaturagile ezagunak momentua gogoratzeko erretratu bat egiten dizun bitartean. Hau barne: lau txakolin dastaketa.