Txakomic-ek, Bizkaiko txakolina eta euskal komikia batzen dituen ekimenak, bere bigarren edizioa ospatuko du apirilaren 2tik 10era

22 Mar Txakomic-ek, Bizkaiko txakolina eta euskal komikia batzen dituen ekimenak, bere bigarren edizioa ospatuko du apirilaren 2tik 10era

Asteazkena, 2022ko martxoaren 16a. Txakolinaren Museoa-Txakolingunea eta Mendibile Jauregia
Txakomic ekimenaren eszenatoki izango dira berriz ere; ekimenak txakolinaren tradizioa eta
euskal komikia uztartzen ditu, gure lurraldeko mahastizaintza-tradizioaren eta kulturaren arteko
lotura, alegia. Bigarren edizio hau apirileko lehenengo bi asteburuetan garatuko da, proiektu
honen gainerako blokeak osatuko dituen jarduera programa batekin: “Historias con txakoli”
liburuaren edizioa eta Bizkaiko txakolinaren historia kontatuko duen komiki bertsioko beste
liburu baten argitalpena.

Proiektu honen bigarren edizioa gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Amaia Antxustegik,
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak parte hartu duen ekitaldi batean.
Aurkezpenean berarekin egon dira, halaber, Ion Gorka Elgezabal, Jata-Ondoko presidentea;
Asier Madarieta, Bizkaikoako kudeatzailea (26 foru museoak kudeatzen dituen sozietate
publikoa), eta Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendaria.

Ekimena Txakolinaren Museoaren-Txakolingunearen, Mendibile Jauregia Elkartearen, Bizkaiko
Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen eta Jata-Ondo Uribeko Landa
Garapenerako Elkartearen arteko lankidetzatik sortu da eta Bakioko Txakolinguneak hartu zuen
“Komikia” erakusketa hartzen du oinarritzat. Horrela, proiektua iaz sortu zen Bizkaiko txakolintradizioaren eta euskal komikigintzaren artearen arteko lotura-prozesuaren ondorioz, herritarrei
uztartze berriak erakusteko asmoz, kasu honetan gure lurraldeko ardorik bereizgarrienaren eta
marrazkiaren artekoa.

Publiko guztiarentzako jarduerak

Txakomicen bigarren edizio honetarako antolatutako jarduera-programa apirilaren lehen
asteburuan hasiko da Mendibile Jauregian (hilaren 2an eta 3an) eta bigarren asteburuan
amaituko da (9an eta 10ean) Bakioko Txakolingunean.

Haurrentzako tailerrak, marrazkilari ezberdinen eskutik komikia presente egongo den dastaketa
komentatuak, musika eta marrazkiaren arteko fusioa, komentatutako iruzkindutako dastatzeak
garatuko dituzten laburmetraien proiekzioak edo showcooking ilustratu bat, non sukaldariek
errezetak egiten dituzten bitartean osagaiekin marrazkilari batek istorio harrigarriak sortuko
dituen, izango dira haur eta helduek txakolinaren eta euskal komikiaren arteko uztarketa
horretaz goza dezaten antolatutako jardueretako batzuk.

Jarduera hauetan izena emateko webgune bat prestatu da: uribe.eu/ms.

Bi argitalpen

Jarduera horiekin batera, Txakomicek proiektu hau abian jartzearekin batera hasi ziren
argitalpenen edizioarekin jarraitzen du.

Lehenengoak, “Historias con txakoli” izenekoak, iazko eta aurtengo maiatza, abuztu, urri eta
abenduan argitaratu diren bost komiki eta aurtengo apirilean eta ekainean argitaratuko diren
beste bi hilabeteroko bi bilduko ditu. Istorio horiek guztiek txakolina dute protagonista eta
banaka eta kronologikoki argitaratzen dira www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta
www.bizkaikotxakolina.eus/eu/ webguneetan. Gidoilari bakarra dute, Mikel Begoña, baina
ilustratzaile ezberdinek marraztuta daude, eta horrek askotariko emaitza grafikoa erakutsiko du.

Zazpi kapituluen liburukia aurtengo abenduan argitaratuko da eta txakolinaren izaera beste
belaunaldi batzuei transmititzen lagunduko dute.

Bigarren argitalpena “Historia del txakoli” liburua da, eta aurtengo abenduan argitaratuko da.
Argitalpen hau, komikiaren bidez, txakolinaren hasietarik gaur egunera arteko bilakaera islatzen
saiatuko da, modu dibertigarrian baina zehaztasun historikoarekin. Argitalpen hau Txakolinaren
Museoa-Txakolingunearen parte izango da.