Zuria
12,5 %Vol
Zabalondo txakolin serioa eta geldia da. Hori hitsa da, berde kutsuarekin. Belar-aromak pixkana desagertu eta fruta- eta mihilu-aromak nagusitzen dira. Ahora sartzean, leuna da, baina indartsua. Orekatua eta biribila da. Amaieran, ukitu mikatza uzten digu ahoan. Ezaugarri horrek ematen dio aurkezpenean aipatu dugun seriotasuna. Txakolin luzea eta geldia da.