Magalarte Lezama

Bodega

Magalarte Lezama Upategia

Barietatea

Zuria

Graduak

10.5%

Dastaketa-ohar

Begiratuan: tonu berdedun galtzuaren beilegi kolorekoa, garbia eta distiratsua. Sudurrean: ezaugarri egoki eta ageriduna, sendoa, barietatearen nortasuna agertzen duena; belar findun eta anisdun oinarri espeziatuan, fruta zuri eta helduaren usain nabarmena. Dastamenean: bere berezko garraztasunak aromak ahoan indartzen dituenez, atsegingarria, egituratua eta freskoa. Sudur-atzekoan: iraun handikoa, bere barietate-aromak gogora ekarriz. Uztartzea: bikaina barazki, arrain edota itsaskiekin. Zerbitzuko (edateko) tenperatura: 10ºC.