Egia Enea

Bodega

Bizkai Barne Upategia

Barietatea

Zuria

Graduak

13%

Dastaketa-ohar

Egiaenea: %100 Ondarrabi Zuri Zerratia (Balmaseda) eta %13 Bol. Balmasedako Egia Enea mahastiko frakzio helduenen bidez eginda dago, eta, prozesu horretan, doitasunezko mahastizaintzaren nahiz mahastiko bertako berrikuntzaren irizpideak hartu dira kontuan. Ostean, legamietan ondutako txakolina denez, are koipetsuagoa, helduagoa eta ardotsuagoa da. Usain konplexua du, espeziadun ukitu baltsamikoak, hondo minerala eta legamia-ukitu arinak. Zabaltasun eta bolumen handiak ditu ahoan, eta, behar besteko azidotasuna duenez, beti-beti fresko eta bizi-bizi egongo da ahoan. Botilan ere, behar bezala bilakatuko da hurrengo 2-3 urteetan. Etxaldeko txakolin honen ekoizpena mugatua denez, zenbakitutako botiletan merkaturatzen da.