Zuria
Hondarrabi zuriaren beratze karbonikoa altzairu herdoilgaitzezko deposituetan. Upel-oina egin ondoren, legami indigenak erabilita, berezko hartzidura sortzen da. Mahatsaren hautaketari ere lehentasuna ematen zaio, azidotasun ona eta osasun hobea duten mordoak aukeratzen dira zelula barneko hartzidura bermatuta egon dadin prentsatu baino 10-15 egun lehenago. Ontze-prozesua mahatsaren tipologiaren arabera egiten da: 600 litroko upela, herdoilgaitzezko depositua edo bustinzurizko tina.