
21 Jan Mahastiz landatutako azalera %0,6 soilik gehitu ahal izango da 2016an Espanian
Bizkaiko Txakolinak, bere menpe dagoen gunean mahasti berrien baimenak mugatzeko, Nekazaritza Ministerioari egin zion gomendioa onartua izan da.
2015eko uztailaren 31n zegoen mahastien %0,6a soilik handitzea proposatu du Nekazaritza Ministerioak 2016rako,hau da, 5.752 hektarea guztira. Kopuru hau azken lau kanpainetan partikularren artean egiten ziren batez besteko transferentziaren baliokidekoa da.
Bere erabakia hartzerakoan Ministerioak beharrezkotzat jo du edozein Jatorrizko Deituran landatutako mahastien gehiegizko hazkundea eta eskaintzaren artean desdoitzarik ez izatea, ezkaintzaren balioa gutxituz
Nekazaritza Ministerioak zortzi Jatorrizko Deituren gomendioak hartu zituen, baina azkenean lau bakarrik hartu ditu aintzat : Bizkaiko Txakolinak, Navarrak, Ribera de Duerok eta Riojak egindakoak.
Ministerioaren erabaki hau dela eta, Bizkaiko Txakolinako mahastiz landatutako gune osoa soilik 3,92 hektarea ahal izango da handitu 2016an.
Proposamen hau datorren otsailaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean jarriko da indarrean.