Mahasti Artean

Gastronomia eta kultura mahastien artean

Mahasti Artean jaialdiak kultura, gastronomia, kirola eta natura uztartzen ditu modu paregabean. Bizkaia zeharkatzen duen jaialdi gastronomiko eta kultural iraunkorra, urtero eskualde ezberdin bateko gune bakarretan ospatzen dena.

Gozatu Bizkaiko Txakolinaz eta plan paregabeez nortasun propioarekin uztartze honetan.

2021. Mahasti Artean – Urdaibai

2021ean Busturialdera iritsi zen, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Bizkaiko Txakolina eta ADR Urremendiren eskutik.

Plan esklusiboak upategien mahasti eta xarma handiko tokietan: Maren eta Xabi Solano & Zigor DZ taldeen kontzertuak, udako zinema, showcooking, piknik eta hegaztien behaketa, yoga, basoko bainua piknikarekin edo Jesus Mari Lazkanoren  estudiora visita bat eta parraren azpiko dastaketa bat, besteak beste.

Gainera, asteburu osoan zehar pintxo eta uztartzeen lehiaketa  egin zen, eta Gernikako 15 taberna eta jatetxek pintxo eta menu maridajeak proposatu zituzten Bizkaiko Txakolinarekin bat egiteko.

2020. Mahasti Artean – Bakio

2020an egin zen lehenengo edizioa Bakion, Bizkaiko Txakolina eta ADR Jataondoren eskutik.

Plan esklusiboak upategietako mahastietan eta Txakolinaren Museoan – Txakolingune: Iker Lauroba eta The Pushermenekin kontzertuak, piknik mahastietan, udako zinema, showcooking eta mahastien arteko ibilbideak Bakion irailaren 11tik 13ra.

Gainera, asteburu osoan zehar pintxo eta uztarketa lehiaketa egin zen, Bakioko 16 taberna eta jatetxek pintxo eta menu oparoak proposatuz Bizkaiko Txakolinarekin bat egiteko.