‘Mahasti Artean-Entre viñedos’ jaialdia Bakion

2020.09.11 Mahasti Artean Bakio

23 Sep ‘Mahasti Artean-Entre viñedos’ jaialdia Bakion

Leioa 2020-09-03. Irailaren 11tik 13ra Bakio txakolinaren hiriburu bihurtuko da Mahasti Artean – Entre Viñedos Jaialdiaren lehen edizioarekin. Jaialdia Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak eta Jata Ondo Uribeko Landa Garapenerako Elkarteak antolatu dute.

Jatorrizko Izendapeneko hainbat upeltegietako Bizkaiko Txakolinaren dastaketak,  aire zabaleko musika eta zinea, piknikak eta herriko mahastietatik egindako ibilbideak, showcooking bat eta uztarketa menuak , egitarau zabala osatzen dute .Halaber  Bakioko dozena bat ostalaritza-establezimenduk parte hartzen duten pintxo lehiaketa bat ospatuko da . Ekitaldi guzti hauek Bizkaiko txakolina suspertzeko eta  Uribe eskualdea aisialdirako helmuga gisa ezagutzera emateko dira .Egitaraua  bizi garen egoerak eskatzen duen arreta-neurri guztiei zorrotz jarraituz eta edukiera oso mugatuekin osatuko da.

Asteburua ostiralean hasiko da, 20:30etan. Zabala eta Galdames upategietako txakolinak dastatzeko aukera izango da.  ‘Mahastian iluntzean’ izenpean txakolin hauek uztartuko dira larunbatean eta igandean egingo den lehiaketan parte hartuko duten pintxoekin. Ordu erdi geroago Iker Laurobak kontzertua eskainiko du Gorrondona upategian, bertako  eta Ulibarri Artzaiak upategiko txakolinak dastatuz.

Larunbatean eguerdiko 12etan piknika izango da Zabala upategiko mahastian, bertako eta Urduñako Gure Ahaleginak upategiko txakolinagaz pintxoak uztartuz.

19:30ean, Gorrondona upategiko mahastian, Ekorlegi upategiko eta Orozkoko Bizkaibarne upategiko txakolinekin uztartze ekologikoa izango da.

21:00etan, The Pushermen taldearen kontzertua izango da Zabala upategian, Larrabetzuko Gorka Izagirre txakolinaren laguntzarekin.

Ordu erdi geroago, ‘Made in Basque Country’ dokumentalaren emanaldia hasiko da Doniene Gorrondona upategian, bere txakolinarekin eta Magalarte Lezama upategiko txakolinarekin.

Azkenik, igande goizean, Bakioko mahastietan gidatutako hiru ibilbide izango dira, 90 minutu ingurukoak, eta, paisaia paregabeaz gozatzeaz gain, txakolinaz gozatzeko aukera izango da.

12: 00etan hasiko den showcookingak bi orduko iraupena izango du, Gastrolophitekus sukaldariak eta Bittor San Miguel sommelierrak zuzenduta.

Jardueren prezioak bat eta zazpi euro artekoak dira. Jarduera guztiak edukiera mugatukoak izango dira, eta COVID-19ren prebentzio-gomendioak kontuan hartuta egingo dira. Horregatik, parte hartzeko eta jarduera hauetaz gozatzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea http://www.uribe.eu/ms/webgunean.

Programa osoa hemen deskarga daiteke: http://www.uribe.eu/tu-visita/descargas

 



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country