“LABORAL KUTXA – BIZKAIKO TXAKOLINA SARIAK 2015” PROMOZIOAREN BALDINTZAK

“LABORAL KUTXA – BIZKAIKO TXAKOLINA SARIAK 2015” PROMOZIOAN PARTE HARTU BAINOLEHEN ARRETAZ IRAKUR EZAZU PRIBATASUN-POLITIKA HAU

 

1. SARIKETAREN ANTOLATZAILEA ETA HELBURUA

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Arautzaileak, inskribatutako upeltegiek egindako ardoen egiazkotasuna babesteko eta zaintzeko ardura duen entitatea, eta Mendibile auzoan, 42, Leioan (Bizkaia) egoitza daukana, “Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina” VI. Sarien ospakizunarekin lotutako promozio berezi bat egingo du (hemendik aurrera PROMOZIOA).

Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina Sariek, urtero ematen direnak, Bizkaiko Txakolinari traturik onena ematen dioten Ostalaritza eta Sukaldaritza saltoki haiei esker ona ematen diete, bi mailen bidez: Barra eta Mahaia.

Aurten, Bizkaiko Txakolinaren zaleek eta kontsumitzaileek modu aktiboz parte hartzea da helburua, sari hauetarako beraien hautagaiak proposatuz.

 

2. SARIKETAREN LURRALDE ETA APLIKAZIO-EREMUA

PROMOZIOA Bizkaiko Lurralde Historikoaren barruan gertatuko da, eremu geografiko honetan bizi diren partehartzaileentzat soilik. Hala ere “LABORAL KUTXA –BIZKAIKO TXAKOLINA SARIAK 2015” 18 urte baino adina altuagoko kontsumitzaile potentzial guztiei zuzenduta dago.

 

3. SARIKETAREN DOAKO IZAERA

Sariketa honetan parte hartzeak ez dakar gasturik kontsumitzailearentzat.

 

4. DENBORA-EREMUA

Hiru zatik osatuko dute promozio honen denbora-eremua:
1. Zatia: sarietako hautagaien proposamenak (maiatzaren 25 – ekainaren 21)
2. Zatia: hautagaien botazioa (ekainaren 29 – uztailaren 19)
3. Zatia: epaimahai independente batek irabazleak hautatuko ditu (2015eko azaroa).

 

5. PROMOZIOAREN FUNTZIONAMENDUA

1. Zatia – Hautagaien proposamena — Lau asteetan zehar, erabiltzaileek taberna edo jatetxe bat proposatu ahal izango dute Laborak Kutxa – Bizkaiko Txakolina Sarietako hautagaitzat hiru bidez:
o Web-gunearen bidez, formulario bat betetzen hurrengo eremuekin:
-Izena
-Abizena
-Email
-Saltokiko izena
-Helbidea
-Herria
-Proposatzeko arrazoia
-Saltokiko argazkia*
(*aukerakoa)

 

o Email-en bidez: email bat info@bizkaikotxakolina.org helbide honetara bidaltzen, aurreko kasuko informazio bera sartzen.

 

o Bizkaiko Txakolina Facebook-en: mezu zuzena bidali edo utzi mezu bat biografian aurreko kasuko informazio bera sartzen.

 

[Ikusi “Saltoki bat hautagai proposatzeko betekizunak” hurrengo puntuan]

 

2. Zatia – Hautagaien botazioa
-Zati honetarako 30 hautagai gehienez aukeratuko dira aurreko zatian erabiltzaileek proposatutakoen artean, 15 egunetan zehar botoa eman ahal izango zaienak Bizkaiko Txakolina Facebook orriaren bidez.
-Botoa emateko, erabiltzaileek beraien Facebook orrialdetik saltoki bati botoa eman ahal izango diote.
-Erabiltzaile bakoitzak bakarrik hautagai bat botatu ahal izango du.

 

3. Zatia – Irabazle hautapena
-Epaimahai batek ezarritako maila bakoitzean irabazle bat hautatuko du: barra eta mahaia, aurtengo maila berriaren gain, “Komunikabide edo kazetaria”, non publikoak parte hartu ezin duen.
-Epaimahai honek herri-botazioaren emaitza berraztertuko du, eta finalistek deialdiko baldintzak bete ditzatela zainduko du, hau da, aurreko zatian boto gehienak lortu dituzten hautagaiek ezarritako baldintzak bete ditzaten (ikusi 6. puntua)
Promozio honetan parte hartuko duten erabiltzaileen datuak artxibo automatizatu batean sartuko dira, eta arduraduna Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Arautzailea izango da.
Kanpaina honetan parte hartzeko ezin izango da profil faltsuak erabili edota sortu. Sariketa honetan parte hartzean bere baldintza guztiak onartzen dira.

 

6. SALTOKI BAT HAUTAGAI PROPOSATZEKO BETEKISUNAK

Puntu honetan:
1. Erabiltzaileek saltoki bat Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina Sariko hautagi proposatzeko kontuan hartu behar dituzten alderdiak ezartzen dira.
2. Sari honetako azken irabazleak baloratzeko eta erabakitzeko, bai Barra mailan bai Mahaia mailan, epaimahaiak kontuan hartuko dituen alderdiak ezartzen dira:

Barra maila: Bizkaiko Txakolinen eskaintza baloratzen da, hau da, kontsumitu ahal diren txakolin-marken zenbakia, eta horren berri emateko taula edo kartel bat izatea ere (markak, prezioak, etab.). Kopa eta zerbitzatzeko tenperatura baloratzen dira. Epaimahaiak alderdi osagarriak ere baloratzen ditu, hala nola txakoli bereziren bat eskaintzan izatea (beltz bat, adibidez) eta bereziki zerbitzariak txakolin hauei buruzko informazioa ematen baldin badu, egiten duten herria, ezaugarriak, etab.
Mahaia maila: Kasu honetan baloratzeko alderdiak antzekoak dira Bizkaiko Txakolinei dagozkionak: eskaintza, marken zenbakia eta motak, kopak eta zerbitzatzeko tenperatura. Txakoli bakoitzarako kopak aldatzea edo txakoli mota bakoitzarako kopa desberdinak erabiltzea ere.
Kasu honetan, epaimahaiak sommelier edo zerbitzariaren ezaulpideak baloratzen ditu bereiziki: proposatutako maridajeak, maridaje hauen Arrazola azaltzea plater eta txakolinaren ezaugarriengatik. Normalean alderdi hau erabakigarria izan ohi da: ezaupidea, maitasun eta interes erakustea produkuaren alde.

 

Erabiltzaile batek taberna edo saltoki bat baino gehiago proposatu ahalko du, bostna gehienera arte, kasu honetan emaila erabiltzailearen identifikadorea izaten.

 

7. SARIAK

1. Sariak parte hartzeagatik
A. Parte hartuko duten eta ezarritako betekizunak betetzen dituen hautagai bat proposatuko duten erabiltzaileen artean, Bizkaiko Txakolinaren 6 botila zozkatuko dira, eta 3 irabazle desberdinak izango dira (bi botilako kutxatila bat irabazle bakoitzarentzat).

B. 2.garren Zatian hautagai bati botoa emango dioten erabiltzaileen artean, Bizkaiko Txakolinaren 6 botila zozkatuko dira, eta 3 irabazle desberdinak izango dira (bi botilako kutxatila bat irabazle bakoitzarentzat).

Zozketa hauek uztailaren lehenengo astean ospatuko dira, hautagaiak botatzeko epea amaitu ondoren.

 

2. Sari Berezia
Epaimahaiaren iritziz “Mahaia 2015” mailan irabazle aterako den jatetxea hautagai proposatuko duen partaidearentzat sari berezi bat izango da.

Saria saltoki honetan bazkari bat izango da, eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseiluaren arduradunek zehaztuko dute menua.

Bi erabiltzailek jatetxe bera hautagai proposatzekotan, sariaren irabazlea Bizkaiko Txakolinari bidali dion lehenengo erabiltzailea izango da.

 

8. ERRESERBAK ETA MUGAK

Parte-hartzaileek emandako datuen harrapaketan edo transkripzioan akatsaren bat izatekotan, identifikazioa eragozten duena, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseilua, eta bere lekuan PROMOZIOA egiteko kudeatzailea, edozein arduraz aske izango da.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseiluak PROMOZIOAREN onerako diren aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, promozioa egiten saihesten duten arrazoiak edo ezinbestekoak daudenean eta sariak ematean eragina dutenean.

Etxez-etxe sari-bidalketak lurralde nazionalean gertatuko dira. Ceuta, Melilla eta Kanariak parte hartu ezin izango duten lurraldeak dira.

 

9. DATU-BABESPENA

Datu pertsonalen Babespenaren Lege Organikoko eta garatzeko beste araudiko xedapenen arabera PROMOZIOAN parte hartzaileen datuak tratatuko dira (15/1999 L.O, Abenduaren 13koa). Datu hauek artxibo automatizatu bat osatuko dute, eta artxibo honen arduraduna eta titularra Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseilua da. Honek tratatu ahal izango ditu PROMOZIOAren sarien entrega kudeatzeko edo publizitate edo merkataritza-azterketarako edozein bidez, posta elektronikoa ere barne. Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseiluak automatizatutako artxiboek, tratamendu-zentroek, lokalek, sistemek, programek eta legezko eta arauzkoki aurreikusitako moduan datu pertsonalen automatizatutako tratamenduan parte hartuko duten pertsonek izan behar dituzten segurtasun-baldintzak bermatzeko behar diren neurri tekinkoak eta antolatzaileak ezarriko ditu. Sariketan parte hartzean partaideak Kontseiluak datu pertsonalak tratatzeko baimen zehatza ematen du, eta erabili duen posta-helbidean edo elektronikoan aurreko paragrafoan aipatutako helburuari dagokion komunikatuak jasotzen onartzen du. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta garatzeko beste araudiaren arabera, erabiltzaileek beraien datuetan sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta kontra jartzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte Mendibile auzoa, 42, 48940 LEIOA (Bizkaia) helbide honetara gutun bat bidaliz edo info@bizkaikotxakolina.org emailez.

Datu pertsonal faltsuak emateagatik PROMOZIO honetako antolatzaileek parte-hartzeko eta dagokion opari zuzena lortzeko erabiltzailea deskalifikatu ahal izango dute.

 

10. ONARPENA

PROMOZIO honetan parte hartzeak baldintzen onarpena ekartzen du. Partaidearen alde onarpen ezak sariketik kanporatzea dakar.
Baldintzak Bizkaiko Txakolinaren web cunean argitaratuko dira (www.bizkaikotxakolina.eus) eta bere Facebook orrian (www.facebook.com/BizkaikoTxakolina).

 

11. JURISDIKZIOA

Edozein eztabaidarako legedi espainiarra ezarriko da.
Agiri hau interpretatzean sortu ahal diren galderetarako, alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioa eta eskumena onartzen dute, dagokien beste eskumen bati uko egiten.