Kontseilu Arautzaileak eta Bilboko Rotary Clubak Lezamako Erdikoetxe txakolina aukeratu dute ongintzazko kanpaina baterako

18 Mar Kontseilu Arautzaileak eta Bilboko Rotary Clubak Lezamako Erdikoetxe txakolina aukeratu dute ongintzazko kanpaina baterako

Leioa 17-03-22 Bizkaiko Txakolina JDko Kontseilu Arautzaileak Erdikoetxe txakolina hautatu zuen Bilboko Rotary Clubarekin batera, polioaren aurkako txertaketa-kanpaina berri baterako dirua biltzeko. Erdikoetxe txakolina, Lezamako izen bereko upeltegian ekoizten da. Dastaketa atzo egin zen Bizkaiko Txakolinaren egoitzan, Mendibile Jauregian.

2015etik, Rotary Clubek Bizkaiko Txakolinaren txakolin bat hautatzen du merkaturatzeko, hirugarren munduko herrialdeetan polioaren aurkako txertaketa-kanpainetarako dirua biltzeko.

Dastatze-panela Bizkaiko Txakolinaren kalifikazio-dastatze batzordeko sei sommelierrek osatu zuten, denak kalitatezko proiektu gastronomikoei lotuak: Bilboko Patxi Larrotxa jatetxeko Iñaki Suarez; Barakaldoko Sikera jatetxeko Nerea Cuenco; Larrabetzuko Azurmendi jatetxeko Miren Yubero; Bilboko Mina jatetxeko Sergio Mujico; Bilboko Basterra Vinoarteko eta Atarrabiko Asier Dañobeitia eta Bilboko La Roca jatetxeko Jose Mari Agirre. Enologoa eta ardo munduko komunikatzailea den José Ignacio Junguitu izan zen dastatze-paneleko zapigarren kidea, Rotary Clubaren izenean.

Hautatutako txakolinak aurkeztu aurretik, José Ignacio Junguituk txakolin-estilo desberdinetako dastaketa bat zuzendu zuen ekitaldira joan ziren 22 pertsonentzat.

Bizkaiko 16 txakolin-marka aurkeztu ziren guztira, Bizkaiko Txakolinaren kalitate-maila handiari ohore egin ziotenak, eta dastatze-paneleko kideak buru-belarri lan egitera behartu zituzten aukeraketa egiteko.