Kontseilu Arauemaile berriaren 2015eko Proiektuaren aurkezpena

10 Mar Kontseilu Arauemaile berriaren 2015eko Proiektuaren aurkezpena

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko lehendakaritza aldatu da 2014. urtean. Abenduaren 9an Mendibilen egin zen Kontseiluak Iñaki Aretxabaleta lehendakari izendatzea onartu zuen, Juan Carlos Ercorecaren ordez.

Lau urteko agintaldirako eratu zen 2013ko udaberrian Kontseilu Arautzailea, eta hauek dira, gaur egun, bertako kideak:

Lehendakaria: Iñaki Aretxabaleta Aurre jauna.

Lehendakariordea: Jose Ramon Calvo Valpuesta jauna.

Upeltegien ordezko batzordekideak:

Arkaitz Larrazabal Durana jauna eta Miren Sorkunde Bikandi Lasa andrea.

Mahastizainen ordezko batzordekideak:

Pablo Gonzalez Uriarte jauna, Unai Sulibarria Santibañez jauna eta Agustin Olazabalaga Olaskoaga jauna.

Kontseilu Arautzaile berri honen lehentasuna, Bizkaiko Txakolinaren ekoizpen prozesu osoko kalitatearen kontrola ziurtatzea izango da. Helburu hau lortzeko, Kontseiluak prozedura tekniko guztiak hobetuko ditu, txakolinaren kalitatea eta jatorria bermatzeko eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura izenpean saltzen den txakolinaren sinesgarritasun osoa ziurtatzeko.

PROMOZIO PLANA

Kontseilu Arautzaileak 2015 urtean Sustapen Plan bat garatzea erabaki du Bizkaiko Txakolinaren irudia kontsumitzaileen artean indartzeko. Horretarako Bizkaiko Txakolinaren balioak zabalduko ditu, txakolinaren kontsumoa etxeetan eta jatetxeetan areagotzeko.

Sustapen Plan hau urte osoan zehar garatuko da. Ostalaritzan aurkezpenak, dastaketak, beste erakunde batzuk antolatze dituzten ekimenekin lankidetza, sare sozialetan agerpena eta bideo baten grabaketa izango dira ekimen nagusiak.

Urtero bezala, Txakolin Eguna izango da egutegiko ekimenik garrantzitsuena.

WEB ORRIALDE BERRIA

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren eraberritze prozesuaren barruan, bere web orrialdearen aldaketa dago. Lehengo .org domeinutik oraingo .eus domeinura aldatu da orria.

www.bizkaikotxakolina.eus berriak bere irudia aldatu du. Deiturako upeltegi guztiei buruzko informazio zehatza, beraien estekak eta argazki gehiagoz hornituta dago web berria.

Jaitsi Prentsako Dossier