Kontseilu Arautzailea

Deiturari buruzko Araudi berrian, Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa izango da, eta kontrolaz zein sustapenaz arduratuko da.

 

Bere araubide juridikoari dagokionez, zuzenbide pribatuaren arabera arautuko da. Nolanahi ere, eratzeko, antolatzeko eta hauteskunde-prozedura ezartzeko egintzak zuzenbide publikoaren arabera arautuko dira; eta funtzio publikoak betearazteko jarduketak, zuzenbide administratiboen arabera.

 

Hona hemen gaur egungo Kontseilu Arautzaileko kideak:

 

  • Ekoizleek eta egileek aukeratutako sei kide.
  • Presidentea eta presidenteordea.
  • Administrazioko bi ordezkari (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia).

 

2018an gertatutako aldaketen ondoren, karguak honelako moduan daude:

 

Presidentea:

  • Jose Luis Gomez Querejeta jauna

 

Presidenteordea:

  • Unai Sulibarria Santibañez jauna

 

Kideak:

  • Aritza Antolinez jauna, Miren Sorkunde Bikandi anderea, Arkaitz Larrazabal jauna, Ugaitz Iturbe jauna, Garikoitz Rios jauna, eta Bertol Izagirre jauna.

 

Eusko Jaurlaritzako ordezkaria:

  • Javier Plasencia Cuadrado jauna (Kalitatearen eta Elikagaien Industrien zuzendaria)

 

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria:

  • Elena Unzueta Torre anderea (Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Sailaren Ahalduna)

Deskargak

Barne Erregimeneko Araudia

Jaitsi
diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country