ETIKETA BERRIAK ESTREINATZEN DITUGU

Kontraetiketa berriak

Bizkaiko Txakolineko botilekĀ  kontraetiketa berriak izango dituzte uzta honetatik aurrera. Bizkaiko TXAKOLINA Jatorri Deituraren barruan, hainbat ardo mota aurki ditzakegu:, zuri, gorri eta beltz tradizionalak eta kupelean hartzitutako edo liekin heldutako txakolin zuri, gorri eta beltzak aintzat hartzen dituen Bereziak kategoria berria.

Etiketatze berriaren helburua kontsumitzaileari informazio bisualagoa ematea da, uztaren urtea nabarmenduz eta kolore-kode bat ezarriz txakolin tradizionalak bereizteko. Txakolin horien kontraetiketak kolore berdeko hondo bat izango du, bereziena berriz, urre eta lur kolorekoa.

Txakolina

Zuria da gehien ekoizten den estiloa, eta Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zuri Zerratia barietate zuri autoktonoekin egiten da batez ere. Hori zurbiletik lasto horira doazen tonalitateak eta tonalitate berdexkak izan ditzakete. Distiratsua eta kristalinoa ere bada. Hain hedatuta ez egon arren, ardo gorria eta beltza ere badaude kategoria horretan.

Txakolin Berezia

Etiketatzeko sistema berriak txakolin kategoria hau barne hartzen du, gutxienez 5 hilabeteko ontze-epea duten txakolinekin. Batez ere txakolin berezi zuriak aurkituko ditugun arren, badira gorriak edo beltzak ere.
Zuri bereziak, hori zurbiletik hori urreztatura doazen tonalitateko ardoak dira. Sudurrean ontze prozesutik eratorritako usainak aurki ditzakegu (espeziatuak, baltsamikoak, fruitu lehorrak, ketuak, okindegia, laktikoak eta/edo txigortuak), txakolin zuri klasikoetan deskribatutako usainez gain. Ahoan orekatuak dira, gorputz nabarmenekoak eta iraunkorrak.

Aparduna, Uztagoiena eta Aparta

Txakolin terminoarekin babestutako ardoez gain, upategien talde dinamiko eta berritzaileak ardo mota berriak sortu ditu.

Ardo Apardunak botilaratu diren botila berean egin eta onduko dira. Erabilitako ardoa inskribatutako mahastietatik datorren mahatsarekin edo kalifikatutako ardoarekin egindako ardoa izan beharko da, eta gutxienez bederatzi hilabeteko zahartze-aldia izango dute. Hori lasto kolorekoa da eta isla berdexkak ditu. Burbuila fina eta etengabea du adaburuan. Sudurrean bere sotiltasuna nabarmentzen da, sagar, hinojo eta botilako hartzidurak ematen dizkion, hurritz eta intxaur usainekin batera. Ahoan pixka bat garratza, orekatua eta dotorea da, eta almendra noten amaiera du.

Uztagoienak mahats gainhelduekin egindako ardoak dira, inskribatutako mahastietan ekoitzitakoak eta % 9,5etik gorako alkohol-graduazioa dutenak. Kupeletan edo bestelako ontzietan zahartze aldi bat dute. Urre hori kolorekoak, baina tonu berdexkak eta limoia ager daitezke. Sudurrean usain biziak eta konplexuak dituzte, fruta helduaren notekin, espeziekin, eztiarekin eta fruitu lehorrekin. Ahoan gozotasunaren eta ekoizpen-eremuko azidotasun tipikoaren arteko gustu orekatua dute, biribila eta gantzutsua, amaiera luze eta iraunkorrarekin.

Araudi berriaren aldaketak Apartak kategoria berria jasotzen du, inskribatutako ekoizleen etengabeko bilakaera eta berrikuntzari estaldura ematen diona. Kategoria berri honetan, hain ohikoak ez diren elaborazio-prozesuetatik lortutako ardoak sartzen dira, hala nola larruekin egindako hartzidurak, beratze karbonikoak eta hartzidura espontaneoak, hainbat motatako ontzi eta hormigoi-arrautzetan ondutako prozesu oxidatibo edo erreduktiboen bidezko elaborazioak, tindak edo anforak, edo sulfito erantsirik gabeko elaborazioak.