Upategiak dinamikoak bezain berritzaileak direnez, ardo-mota berriak sortu dira, eta, orain dela zenbait urte, pentsaezinak izango diren deitura honetan.
Ekoizteko moduari eta ezaugarri organoleptikoei dagokienez, ardo horiek ez dute inolako zerikusirik betiko txakolinarekin. Hori dela-eta, Deitura honi buruzko Araudipean babestea eta kontrolatzea erabaki zen, baina araudiaren amaneran zegoen xedapen gehigarrian. Bertan adierazitakoaren arabera, ardo horien etiketan ezin izango da “Chacolí / Txakoli / Txakolina” ohiko izen osagarria erabili.