Gozatu Bizkaia zure kopan

Disfruta Bizkaia 2021

22 Eka Gozatu Bizkaia zure kopan

Leioa 2021-06-16 Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak udaren etorrera ospatuko du, Bizkaiko Txakolinaren kontsumoa eta lurraldeko jatetxe eta nekazalturismoetara bisitak errazteko promozio berri batekin. Kanpaina bizkaikotxakolina.eus webgunean eta Bizkaiko Txakolinaren Instagram, @bizkaikotxakolina, eta Facebook, BizkaikoTxakolina, kontuetan garatuko da.

Bizkaikotxakolina.eus webguneko dagokion atalean daude zozketan parte hartzeko oinarriak eta modua, ekainaren 29ra arte Instagramen eta Facebooken, eta uztailaren 6ra arte webgunean bertan.

Parte-hartzaile guztien artean 5 Esperientzia Pack zozketatuko dira, honako hauek barne: Nekaturreko landa-ostatuko establezimendu batean bi pertsonentzako ostatu-gau bat; bi pertsonentzako menu bat honako jatetxe hauetako batean: Garena, Casa Garras, Remenetxe, Eneko eta Boroa; eta bi pertsonentzako esperientzia enogastronomiko bat Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren upeltegi batean.

Informazio gehiago: https://bizkaikotxakolina.eus/eu/bizkaiko-zapore-osoaz-gozatu-udako-zozketa/



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
euskadi-basque-country
logo-union-europea-eu