Galeria:


















































































































































































































































































Gizarteak erritmo bizian egiten du aurrera, dena eskura dugu, baina ez zaigu denborarik geratzen gure ohiturak, ideiak, bizimodua… hausnartzeko. Nondik datozen eta norantz goazen galdetzeko.
Umorezko bakarrizketaren bidez, Maria horri guztiari buruz hitz egiten kokagune paregabe batean. Irri eta ardo ederreko arratsaldea, Bizkaiko lau txakolin, Etxerriagako taloa eta Idiazabal gazta dastatuz.
Izaki Yogako Miren Mentxakarekin praktika aparta ezohiko kokapen batean: Solatsu Telleria, 1700. urtearen inguruan eraikitako teileria zaharra da, hamarkada askotako ahanzturaren ondoren erreskatatutako Euskal Herriko industria-ondare aberatsaren lekuko bizia. Yoga saioa, teileria bisitatzea, Bizkaiko lau txakolin dastatzea eta Saltsanen eskutik bertako gastronomia harmonia dastatzea.
Musika, txakolina eta ingurune magikoa ilunabarrean. Gozatu Aiora eta Piti (Zea Mays) eta Arima Soul taldeen kontzertuez inguru paregabean. Bizkaiko lau txakolin, Etxerriagako taloa eta Idiazabal gazta dastaketa barne.
Esperientzia gastronomiko paregabea: Bikandi upategiko mahastietara begira dagoen Zuhatzola parkean txakolin bat dastatu ondoren, Durangoko alde zaharretik ibilaldi gidatu batekin jarraituko dugu eta bukatzeko Durangoko Merkatuan Saltsan, Alicia Bustamante eta ekoizle ezberdinen eskutik lau pintxo eta lau txakolin dastatuko ditugu, gertuko produktu eta gastronomiaz gozatuz.

















































































































































































































































































