Bilboko erdigunean, Bizkaiari begira dagoen upategia
TxinTxin Fest Bilboko Areatzara itzuliko da gure tradizioak bizirik mantentzen dituztenen konpromisoa eta lana ospatzeko. Bilboren bihotza Bizkaiko mahastietara begirako upategi bihurtuko da, 20 upategitako txakolinak ezagutu eta dastatzeko.
Bi egunez, programazio gastronomiko eta kultural osoaz gozatu ahal izango duzu: garai bateko txakolietan inspiratutako plater tradizionalak, eta ospakizun hau osatzen duten jarduerak, zuzeneko musikarekin, tailerrekin eta askoz gehiagorekin. Txakoliaren alde topa egiteko ekitaldia, gure ekoizleen lanagatik eta uzta bakoitzean, uztaz uzta, bizirik mantentzen duten ondareagatik.
Gure nortasuna, zure gozamena!
Txakolinaz gain, familia osoarentzako jarduerak izango dira asteburu osoan zehar Bizkaiko Txakolinaren eskutik gure nortasunaren aberastasunari balioa emanez.
Txakolina
UPATEGIAK
20 upategi eta 60 txakolin baino gehiago rotazioan (zuriak, gorriak, beltzak, liekin onduak, barrikan hartzituak, beratze karbonikoak…).
DASTATZE-GELA
Txakolinaren sekretu guztiak ezagutzeko dastatze-gela. Bizkaiko sommelier ezberdinekin egindako 9 dastatze tematiko, txakolia modu dibertigarrian ezagutu eta gozatzeko. Dastatze guztien kostua 9 €-koa da. Erreserbatu zure tokia jarraian.
Gastronomia
GASTRONOMIA
Gure TXAKOLI AREATZAn plater tipikoak eta tokiko produktu onena. Bilboko Hiribildua betetzen zuten antzinako txakolietan (gastro- eta gizarte-guneetan) inspiratutako kontzeptu gastronomikoa. Okasiorako bereziki sortutako espazioa, babarrunak, bakailaoa edo gazta-tarta bezalako platerekin, eta tokiko produktuekin egindako pintxoekin.
Kultura
ZUZENEKO MUSIKA EGUN OSOAN
Gozatu egun osoan zehar gure upeltegia girotuko duten musika-emanaldiez.
Larunbata: Txalamakilak, Ondalan Erraldoiak, Bilboko Gaiteroak, Mogumbo Brass Band.
Igandea: Lorratz Kalean, Euskorleans.
TXIKI TXOKO
Larunbata: 12:30etik 14:30era.
Igandea: 12:00etatik 14:00etara.
Upategien zerrenda osoa ikusi
Catas
Maiatzaren 16a, larunbata
Itsasoari begira. Kostaldeko txakolinak.
Txakolina itsasora begira dagoen ardoa da. Gozatu kostaldeko mahastietako txakolin dastaketaz eta ezagutu gure ardoen profil atlantikoa. Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea barne. SILVIA LANDEIRA
Lurzail berezietako txakolinak. Lurzoru eta kokapen bereziak.
Ardoari ezaugarri bereziak ematen dizkioten lurzoruak eta kokalekuak. Ezagutu lurzail zehatzetako txakolinak. Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea barne. GALDER MADARIAGA
Txakolin zuri, gorri eta beltza, Idiazabal gaztarekin. Ezagutzen al dituzu?
Ba al zenekien zuriaz gain, Bizkaian ere txakolin gorriak eta beltzak ekoizten ditugula? Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea eta azalpena barne. ELENA URIGÜEN eta CARMEN DE VEGA
Bizkaiko uztagoieneak eta apardunak.
Ardo sorta aberatsa eta askotarikoa. Txakolinaz haratago zer dagoen ezagutu. Hiru ardo dastatu eta DO Idiazabal gazta dastatzeko aukera izango da. TERESA GUILARTE
Txakolina eta denbora. Txakolin berezien dastaketa bertikala.
Harritu zaitez gure txakolinaren heltze gaitasunarekin. Aurreko uzteetako txakolin bereziak dastatzeko aukera paregabea. Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea barne. IRATXE REMENTERIA
Hondarrabi Beltza: tradizioa berreskuratuz
Bidaiatu gure txakolinaren jatorrietara eta ezezagun handi bat ezagutu: txakolin beltza. Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea barne. IÑAKI SUÁREZ
Domingo 17 de mayo
Zu bai berezia! Txakolin Bereziak y Apartak
Txakolin bereziak dastatzeko aukera bikaina: lia gaineko ardo onduak, barrikan hartzituak, sulfitorik gabeko ardoak… Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea barne. JOSE MARI AGIRRE
Txakolin zuri, gorri eta beltza. Ezagutzen al dituzu?
Ba al zenekien zuriaz gain, Bizkaian ere txakolin gorriak eta beltzak ekoizten ditugula? Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea barne. OLALLA ELORRIGA
Lurzail berezietako txakolinak. Mahasti bereziak eta Idiazabal Gazta
Ardoari ezaugarri bereziak ematen dizkioten lurzoruak eta kokalekuak. Ezagutu lurzail zehatzetako txakolinak. Hiru txakolin dastatzea eta DO Idiazabal gazta dastatzea eta azalpena barne. ELENA GARCÍA eta MARISOL VICENTE
Uzta berriaren aurkezpena eta Mezulari
Maiatzaren 16an, 12:00etan, zuekin batera topa egiteko zain izango gaituzue uzta berriaren aurkezpenean, Davide Dall’Amicoren eskutik, Bilboko Mina jatetxeko sommelierra, Euskadiko Sommelier Txapelketaren 26. edizioko irabazlea eta Espainiako Sommelier Lehiaketan bigarren sailkatua. 2025eko uzta berriaren Mezularia ere aurkeztuko dugu: Bizkiarekin lotuta egonik, gure kultura, hizkuntza, nortasuna eta gastronomia sustatzen dituzten pertsona edo erakundeei ematen zaien titulua.

Zure zain gaituzu!
Bizkaiko mahastiei begira dagoen upategia, Bilboko bihotzean
Heldu da Txin Txin Fest Bilboko Areatzara, gure tradizioak bizirik mantentzen dituztenen konpromisoa eta lana ospatzeko. Bilboko erdigunea Bizkaiko mahastietara begira dagoen upategi bihurtuko da, 24 upeltegitako txakolinak ezagutzeko eta dastatzeko.
Bi egunetan zehar, gastronomia eta kultur programazio oso batez gozatzeko aukera izango duzu, antzinako txakolinetan inspiratutako plater tradizionalekin eta gure nortasunaren ospakizun hau osatuko duten jardueren eskaintzarekin, zuzeneko musikarekin, tailerrekin eta askoz gehiagorekin.
Txakolinaren, gure ekoizleen lanaren eta bizirik mantentzen duten ondarearen alde topa egiteko ekitaldia, uztaz uzta.
Gure nortasuna, zure gozamena!
Txakolinaz gain, familia osoarentzako jarduerak izango dira asteburu osoan zehar Bizkaiko Txakolinaren eskutik gure nortasunaren aberastasunari balioa emanez.
Txakolina
UPATEGIAK
24 upategi eta 60 txakolin baino gehiago rotazioan (zuriak, gorriak, beltzak, liekin onduak, barrikan hartzituak, beratze karbonikoak…).
DASTATZE-GELA
Txakolinaren sekretu guztiak ezagutzeko dastatze-gela. Dastatze tematiko Bizkaiko hainbat sommelierrekin, txakolina modu dibertigarrian ezagutu eta gozatzeko.
Gastronomia
GASTRONOMIA
Jaki tradizionalak eta bertako produkturik onena gure TXAKOLI AREATZAn. Bilboko Hiribilduan zeuden antzinako txakolinetan (gune gastronomiko eta sozialak) inspiratutako kontzeptu gastronomikoa. Ander Mirena Arrizabalaga eta Xabier Zubiaga sukaldariek prestatutako babarrun, porrusalda, bakailao Club Ranero edo Sukalkia dastatzeko aukera.
Musika eta gehiago
ZUZENEKO MUSIKA EGUN OSOAN
Gozatu egun osoan zehar gure upeltegia girotuko duten musika-emanaldiez: Josepa Kale Kale, Lorratz, Aiko Taldearekin dantzaldia , Txalaparta, Dj Experience, Ondalan erraldoiak eta Euskorleans.
TXIKI TXOKOA
Etxeko txikientzat eskulan tailerrak.
Uzta berriaren eta mezularien aukezpena
Maiatzaren 24ean Baste Tabernako Cardoso anaien eskutik uzta berriaren aurkezpena egin genuen eta baita 2024 urteko uztako mezulari eta ohorezko mezulariak aurkeztu: Zea Mays banda, Manu Calera eta Kepa Larrabeiti.

























































































































































































