62. Txikiteroen Festa
Txikiteroen tradizioari homenaldia eginez, urriaren 1etik 12ra hainbat ekintza ospatzen dira Bilboko Alde Zaharrean, Atxuri, San Frantzisko eta Zabala auzoetan:
Erakusketak, koruak, ibilbide gastronomikoak, bisita antzeztuak, txakolin-kalejira, muztioaren eskaintza, Begoñetarako gosariak, lore eskaintza, abesbatzen kontzertua, txikiteroen salbea, dastatze komentatuak, sukaldaritza klaseak, Ohorezko Txikitoen sari banaketa…
Osteguna, urriak 2:
Bisita antzeztua
Mitxel Santamariaren eta Iñaki Maruriren eskutik antzeztutako ibilbide dibertigarria, Alde Historikoko txokoak eta istorioak ezagutzeko aukera emango diguna.
Larunbata, urriak 4:
Aztarnategian Bizkaiko Txakolina Dastaketa
Gastronomia, historia eta kultura batu egiten dira aztarnategian. Bizkaiko Txakolinaz eta San Frantzisko komentuaz gozatzeko modu paregabea.
Teresa Guilarte sommelierraren eskutik hiru txakolinen dastaketa gidatua.
Asteazkena, urriak 8:
Sukaldaritza ikastaroa eta Bizkaiko Txakolinarekin uztartzea
Piztu sutegiak eta ezagutu Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak merkatuan duen espazio zoragarria. Arrautza oinarri duten errezetak eta Bizkaiko Txakolinarekin duten harmoniak ikasteko eta dastatzeko modu paregabea, Mikel Escudero sukaldariaren eta Roberto Sarriugarte ardo adituaren eskutik.

