2026. Galizia
Jaialdi gastro-kultural honen 6. edizioa apirilaren 17tik 19ra ospatuko da Leioako Mendibile Jauregian eta Bakioko Txakolin Museoa – Txakolingunean, Galizia herrialde gonbidatua izanik.
Gastronomia, komikia eta ilustrazioa eta txakolina bat egiten dute danontzako ekintza paregabeetan: showcooking-ak, gazta eta ardo dastaketak, haurrentzako tailerrak, ilustrazioa, musika eta gozatzeko txakolin aukera zabala.
Aurten, gainera, Zurrut! Komiki eta Ilustrazio Azokaren 1. edizioa ospatuko da!
Zurrut!
Komiki eta ilustrazio azoka
Azokaren I. edizioak Señorita Antonia, Smoke Signals, Asier Iturralde Gastón, Daniel Gojénola, Saltsa Nostra eta Txakomic! postuak izango ditu. Guztia musikarekin eta txakolin bikainekin girotuta.
Larunbata, apirilak 18, 12.00etatik 15.00etara eta 17.30etatik 20.00etara Leioako Mendibile Jauregian.
Ekintzak
Gastronomia eta zuzeneko marrazketa
Galizia herrialde gonbidatua izanik, gastronomia, komikia eta ilustrazioa eta txakolina uztartuko dira hainbat jarduera paregabetan.
Showcooking-ak, ardo eta gazta dastaketak, aurkezpenak, haurrentzako tailerrak, ilustrazioa, musika eta txakolin aukera zabala.
Erosi zure sarrera
MENDIBILE JAUREGIA, LEIOA
Ostirala, apirilak 17
Queixo! Bizkaiko Txakolina eta gazta galiziarrak
Galiziara bidaiatuko dugu Silvia Landeira sommelierra eta La Manducatecako Maria Moraren eskutik Galiziara bidaituko dugu hiru txakolin eta hiru gazta galiziar dastatuz. Mamen Moreu irudigileak jarduera guztia zuzenean ilustratuko du.
Larunbata, apirilak 18
Galiziako gastronomia eta Bizkaiko Txakolina. Showcooking marraztua.
Galiziako kostalde eta barnealdea bere gastronomiaren bitartez ezagutu. Gozatu Casa Galiciaren eskutik izango dugu showcooking itzelaz Roberto Sarriugarte ardo-adituak txakolin harmonia ezberdinak proposatzen dizkigun bitartean. Susanna Martin ilustratzaileak, berriz, arte-erakusketa bat eskainiko du ekintza guztia zuzenean marraztuz. Hiru txakolin eta zuzenean egindako hiru pintxo dastatuko dira.
Kontzertu marraztua. Folk Terra Nai eta Char-lee Mitto.
Gozatu txakolin kopa batez eta Terra Nai Folk Bandaren zuzeneko musikaz, Char-lee Mittok postal polit hau zuzenean marrazaten duen bitartean.
Haur tailerra: Maskaradak
Etxeko txikiek maskara paregabeak sortzen gozatuko dute Ruth Juanek dinamizatzen duen umeentzako tailer honetan. 4-12 urte bitarteko umeentzat.
Saltsa Nostra, komiki formatuko lehen euskal sukaldaritza liburuaren aurkezpena
Iker Bildosolak eta Sergio Ortiz de Zaratek “Saltsa Nostra” komiki formatuko lehen euskal sukaldaritza liburua aurkeztuko digute. Ezagutu trama kriminal bat eta Michelin izarra duten sukaldarien goi mailako sukaldaritzako errezetak uztartzen dituen lehen komiki gastronomikoaren (edo “gastrothrillerraren”) xehetasunak sortzaileen eskutik, eta gozatu bi txakolin eta gazta dastaketaz.
TXAKOLIN MUSEOA – TXAKOLINGUNEA, BAKIO
Igandea, apirilak 19
Bizkaiatik Galiziara, zaporez betetako bidaia. Showcooking marraztua.
Raisa Alava Garay ilustratzaileak zuzenean marraztuko du “Despierta tus Sentidos”-eko Elena Urigüenek gidatutako showcooking berezi hau. Bertan Galiziako sukaldaritzaren sekretu gozoetaz eta Bizkaiko txakolinekin duen armonia paregabeetaz gozatzeko aukera izango dugu. Hiru txakolin eta hiru errezetak dastatzea barne.
Haur tailerra: Beirateak
Bea Apariciok dinamizatutako haurrentzako tailer honetan hainbat pertsonaia ezagutuko ditugu eta paperean zein beirateetan marrazten ikasiko dugu. 4-12 urte bitarteko umeentzat.
2025. Frantzia
Jaialdi gastrokultural honen 5. edizioa apirilaren 12an, larunbata, Leioako Mendibile Jauregian eta apirilaren 13an, igandea, Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunean, izango da.
Frantzia herrialde gonbidatua izanik, gastronomiak, komikiak, ilustrazioak eta Bizkaiko txakolinak bat egingo dute publiko guztientzako bost jarduera paregabetan: haurrentzako tailerrak, showcooking-ak, gaztak, ilustrazioa, musika eta txakolin sorta zabala.
2025eko laburpena:




















































2024ko edizioa. Japon eta Mexiko
Jaialdi gastrokultural honen 4. edizioa apirilaren 20 eta 21ean ospatu zen Leioako Mendibile Jauregian eta apirilaren 27 eta 28an Bakioko Txakolingunean.
Asiako eta Mexikoko gastronomiak, komikiak, ilustrazioak eta Bizkaiko Txakolinak bat egiten zuten bost jarduera paregabetan. Bertan, alebrijeak eta tako mexikarrak, sushiak eta gyozak, musika eta txakolin sorta zabala aurkituko ditugu.
2024 urteko laburpena:




































































2023. edizioa. Txakolinaren eta sormenaren arteko topaketa
TXAKOMIC! jaialdiaren hirugarren edizioa 2023ko apirilean ospatu zen. Bakioko Txakolingunearen Museoa eta Leioako Mendibile Jauregia euskal txakolinaren eta komikiaren topagune bihurtzen dira jaialdian zeha.
4. edizioa apirilaren 20, 21, 27 eta 28an ospatuko da. Laister argitaratuko dugu egitaraua.
Resumen de la edición 2023:




















2022. edizioa. Familia osoarentzako uztartzerik onena
Lehen edizioko harrera onaren ondoren, Txakomic itzuliko da familia osoarentzako jardueraz betetako programarekin, txakolinaren eta sormenaren arteko topaketa freskagarriarekin.
2022. edizioa: Apirileko lehen bi asteburuetan, Bakioko Txakolinaren Museoa eta Leioako Mendibile Jauregia topagune bihurtu dira, eta txakolina eta euskal komikigintza protagonista bihurtu dira.
2022 edizioaren laburpena























2021eko edizioa. Dastatzeak eta gehiago...
TXAKOMIC, gainera, marrazkia eta txakolina uztarketa ezberdinekin lotzen dituen ekitaldia da.
Bi gune, Mendibile Jauregia (Leioa) eta Txakolingunea Museoa (Bakio), dastatzeko agertoki, showcookingak, txikienentzako tailerrak eta sormena oso presente duten hainbat jarduera izango dira. 2021eko edizioa: 2021eko ekaineko lehen bi asteburuetan TXAKOMICen lehen edizioa ospatu zen. Karikaturak, livedrawing, gyotaku, arte soinudunak eta beste diziplina batzuk, dastatze eta showcookingekin, Bizkaiko Txakolina protagonista…
Hemen ikus daiteke ekitaldiaren garapena:
2021 edizioaren laburpena





















