• Skip to main content
  • Skip to footer
Bizkaiko Txakolina

Bizkaiko Txakolina

Txakoli de Bizkaia - Denominación de origen de Txakoli

Ekitaldiak Forum Laboral Kutxa

Forum Laboral Kutxa

Forum Bizkaiko Txakolina Laboral Kutxa mahastizain, upategi, teknikari eta sektoreko eragileei zuzendutako jardunaldi teknikoa da. Bederatzi edizioren ondoren, sektorearen topagune gisa finkatu da. Bertan kuspegi tekniko, iraunkor eta etorkizunari aurre eginez, mahastiaren eta upategiaren ezagutza partekatu, ondorio erabilgarriak atera eta kudeaketan urrats zehatzak ematen dira.

Mildiu Madarikatua vol.II

 

Forumaren bederatzigarren edizioak jarraipena eman zion 2024an mahastiaren arazo larri eta iraunkorrenetako bati buruz hasitako hausnarketari: mildiua, ezagutza eguneratzeko, esperientziak partekatzeko eta defentsa-estrategia eraginkorragoetan eta iraunkorragoetan aurrera egiteko helburuarekin.

Josep Armengol nekazaritza-ingeniaritzako doktore eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedradunak ingurumen-faktoreetan eta mildiuaren kontrol-estrategietan sakondu zuen, eta Ana Díez-Navajas Neikerreko mahastizaintza-arloko ikertzaileak gaixotasunaren bilakaera, portaera eta tratamendu fitosanitarioen erabilera murrizteko detekzio goiztiarrak irekitzen dituen aukerak aztertu zituen. Enrico Peterlunger irakasleak, Udineko Unibertsitateko Mahastizaintzan katedraduna eta mahatsondoaren fisiologian, klima-aldaketara egokitzean eta mahastizaintzan jasangarritasunean nazioarteko erreferente den biologoak, mildiuaren aurkako defentsa ekoizpen-eredu orekatuago eta erresilienteagoen beharrarekin lotu zuen.

Mahai-inguruaren ondoren, programari amaiera emateko, Txakolingunean “Txakolina, euskal ardoa izen propioarekin” erakusketa bisitatu zen, txakolinak lurraldean duen pisu historiko eta kulturala testuinguruan kokatzeko.

Deskargatu programa PDF-n

9.00 Mahatsondoaren mildiua ulertzen. Ingurumen-faktoreak eta kontrol estrategiak

Josep Armengol. Nekazaritzako Ingeniari Doktorea eta Valentziako Unibertsitate Politikoko Katedraduna.

Fitopatologian espezializatua, Nekazaritza eta Basogintzako Ekosistemen Sailari atxikia. UPVko Mediterraneoko Nekazaritza eta Basogintza Institutuko Onddo Fitopatogenoen Ikerketa Taldeko ikertzaile arduraduna, espezialista da onddo fitopatogenoek eragindako gaixotasunen etiologia, epidemiologia eta kontrola aztertzen. Irakasle-lanaz gain, artikulu ugari argitaratu ditu eta bere espezializazio-arloko proiektu eta transferentzia teknologikoetan parte hartu du.

Aurkezpena
10.00 Mildiua eta bere gutiziak. Etorkizunak berririk al dakar?

Ana Díez-Navajas. Neikerreko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko Mahastizaintza arloan Ikertzailea.

Biologia Zientzietan lizentziatua (1996) eta Zientzietan doktorea (2003) EHUn. Mahatsondoaren gaixotasun fungiko foliarren (mildiu, oidioa eta botritisa) detekzio goiztiarrari buruzko proiektuetan parte hartzen du, hainbat metodologiaren bidez, hala nola teknika molekular, mikroskopiko eta zitometrikoen bidez, dispertsioa saihesteko eta gaixotasunak eragiten dituzten mikroorganismoen presioa murrizteko, tratamendu fitokimikoen kopurua murrizteko asmoz. Europako, nazioko eta eskualdeko hainbat proiektutan parte hartu du, eta horietako batzuen buru izan da, hala nola LIFE FITOVID proiektuarena.

Aurkezpena
11.30 Sustainability in viticulture

Enrico Peterlunger, Udineko Unibertsitateko irakaslea. Biologoa.

Mahastizaintzako katedraduna Udineko Unibertsitatean, eta nazioarteko erreferentzia mahatsondoa eta enologia aztertzen. 160 argitalpen baino gehiagorekin, mahatsondoaren fisiologian, klima-aldaketara egokitzean, barietate-erresistentziari aplikatutako genetikan eta mahatsaren konposizioan oinarritu du bere ikerketa. Bere irakaskuntza- eta mentoretza-lanak, nazioarteko proiektuen koordinazioak eta upategiekiko lankidetzak, zorroztasun zientifikoa, berrikuntza eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearekiko lotura sendoa uztartzen dituen funtsezko figura bihurtzen dute.

Aurkezpena
12.30 Mahai-ingurua “Esperientzia praktikoa eta akademia”

Josep Armengol (Valentziako Uni.) Ana Díez-Navajas (Neiker) , Enrico Peterlunger (Udine Uni.), Jose Domingo Txabarri (Txa-Txabarri Txakolina), Julen Frías (Doniene Gorrondona).

Footer

Barrio Mendibile 42, 48940 Leioa (Bizkaia) 946 076 071 - info@bizkaikotxakolina.eus
  • #ZurePlana
  • Home
  • Jatorri Deitura
    • Kontseilu Arauemailea
    • Kalifikazioa
    • Araudia eta etiketatzea
  • Upategiak
    • Upategien zerrenda
  • Txakoli
    • Jatorria
    • Mahastiak
    • Mahats barietateak
    • Elaborazioa
    • Elaborazio-estiloak
    • Erosi online
  • Ekitaldiak
    • Txin Txin Fest
    • Salón Bizkaiko Txakolina
    • Kantari Kontari
    • Bizkaiko Txakolina Fest Portugalete
    • Mahasti Artean
    • Bizkaiko Txakolina & Musika
    • Txakomic!
    • Txakolin Eguna
  • Prentsa atala
    • Berriak
    • Ikus-entzunezko galeria
    • #ZurePlana
    • Zuria, beti Bizkaiko Txakolina
  • Eskola
  • Kontaktua

© 2026 D.O. Bizkaiko Txakolina
Aviso legal

  • Bilatu
  • Jatorri Deitura
  • Txakoli
  • Upategiak
  • Ekitaldiak
  • Menú
  • EUS
  • ES
  • EUS
  • ES
Txin Txin Fest
  • #ZurePlana
  • Home
  • Jatorri Deitura
    • Kontseilu Arauemailea
    • Kalifikazioa
    • Araudia eta etiketatzea
  • Upategiak
    • Upategien zerrenda
  • Txakoli
    • Jatorria
    • Mahastiak
    • Mahats barietateak
    • Elaborazioa
    • Elaborazio-estiloak
    • Erosi online
  • Ekitaldiak
    • Txin Txin Fest
    • Salón Bizkaiko Txakolina
    • Kantari Kontari
    • Bizkaiko Txakolina Fest Portugalete
    • Mahasti Artean
    • Bizkaiko Txakolina & Musika
    • Txakomic!
    • Txakolin Eguna
  • Prentsa atala
    • Berriak
    • Ikus-entzunezko galeria
    • #ZurePlana
    • Zuria, beti Bizkaiko Txakolina
  • Eskola
  • Kontaktua
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Ver preferencias
  • {title}
  • {title}
  • {title}