Mahats Bilketaren Jaia 2025
Pixkanaka mahatsa biltzeko lanak amaitzen ari dira eta laster uzta berri batez gozatzeko aukera izango dugu. Urriaren 19an, igandea, ospatuko dugu Balmasedako Mahats-bilketaren Jaiaren edizio berri batean.
Bizkaiko txakolina jatorrizko izendapeneko hainbat upeltegik parte hartuko dute. Botilak erosi edo ardoak kopaka dastatzeaz gain, pintxoak (gildak, taloa, gazta, urdaiazpikoa, focaccia, sushi…) ahogozatzeko aukera ere izango duzu, eta dastaketa gidatuetan parte hartu ahalko duzu. Musika onena, dantzariak, mahats prentsaketa, mustio dastaketa eta askoz gehiago!
Noiz: 2025eko urriaren 19an, igandea
Ordua: 11:00 – 16:00
Lekua: Horkasitas Jauregia | Balmaseda
Sarrera: Doan
Dastaketak
Bizkaian egindako hiru ardo apardunen eta hiru ostren dastaketa eta gastronomia harmonia gastronomikoak, Galder Madariaga sommelierraren eta JamonOstruck-eko Ander Arrizabalagaren eskutik.
Bizkaiko Txakolina eta bidaia Europan barrena La Manducateca-ko gaztekin (AGORTUTA)
Hiru txakolin eta Manducateca-ko Europako leku ezberdinetako hiru gazten dastaketa eta harmonia gastronomikoak Iñaki Suarez, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako zuzendari teknikoa, eta María Mora La Manducatecako Maria Moraren eskutik.
Bizkaiko Txakolina eta Sushi Galleryren gastronomia asiatikoa (AGORTUTA)
Hiru txakolin eta hiru sushi pieza dastatzea eta harmonia gastronomikoak Silvia Landeira sommelierrarekin eta Sushi Galleryko Joanes Ekizarekin batera.
Bertokoak bertoko. Talo tailerra eta Bizkaiko Txakolina dastaketa (AGORTUTA)
Ikasi taloa egiten eta gozatu Urigoitiko Txorizoak txosnako hiru talo ezberdinekin harmonizatutako hiru txakolin dastatzeaz, Jose Mari Agirre sommelierraren eskutik.
Bizkaiko Txakolina eta Jue Jing-en gyozak (BERRIA!)
Hiru Bizkaiko Txakolinaren eta hiru gyozaren dastaketa eta harmonia gastronomikoak Galder Madariaga sommelierrarekin eta JamonOstruck-eko Jue Jingekin batera.