Gaztelania / Euskara / Ingelesa
Gehi. 30 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak
Bisita dastaketarekin / Denda
685737398
Amunategi Nagusiko etxe zaharrak (1849) euskal baserriaren erabilera tradizional ugariak biltzen ditu. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako padurak ditu ibar-hondo gisa. Gaur egun, azken belaunaldiko upategi baten instalazioekin zaharberrituta dago. Landako elementu arkitektonikoen artean, XX. mendearen erdialdera arte mahatsondoak eusten zituzten pilastroi edo kolomadi ilarak nabarmentzen dira, mahastiaren egungo egiturarekin kontrastatzen dutenak.
Gaztelania / Euskara
Gehi. 60 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda / Txoko
94 616 82 85 / 655 734 625
Axpe familia lau belaunalditan aritu da txakolina egiten. 2015ean, betidanik gidatu dituen espiritu berritzaileak Bizkaiko kostaldearen eraginpean landaketa berriak sortzera eraman zituen, ekoizpen-eremua zabalduz eta Markina-Xemeinen dituzten 2 hektareei Eako beste 4 hektarea mahasti gehituz.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa / Frantsesa
Gehi. 200 pertsona
11-etatik 14-tara hitzordurik gabeko bisitak, ordutegi horren kanpo hitzordua eskatu.
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda / Bazkaria edo afaria (aldez aurreko eskaera) / Espazioak alokatzea / MICE
94 410 62 54
Azpiegitura modernoa eta ekipamendu ugari dituen upeltegi hau Urdaibaiko Erreserbaren muino batean dago, eta bertatik mahastien paisaia ikusgarria ikus daiteke. Kokapen horri esker, inguruko turismo-aukera anitzetarako erreferentzia-puntua da, hala nola Santimamiñeko labar-pinturetarako, Gernikako Juntetxerako edo Gaztelugatxeko Donieneko haitz itzelerako.
Gaztelania / Euskara
Gutxi. 10 pertsona eta Gehi. 60 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda
639 469 738
Txakolina ekoizten urte asko daramatzaten Uribeko eskualdeko lau familia elkartzeko proiektu batetik sortu zen upeltegia. Arkitektura modernokoa da, eta dastatzeko gune bat eta denda bat ditu, bisitariek esperientzia enologiko batez goza dezaten. Gatikan, Zamudion, Lezaman eta Larrabetzun daude mahastiak.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa
Gehienez 20 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak / Bus / Bizkaibus
Bisita dastaketarekin / Denda / Tailerrak / Menu
607 601 925
Etxerriaga baserri bikaina da, XIX. mendeko jabeen birraitonak Marabiko lursail santu baten hondakinen gainean eraikia. Gaur egun, berriz ere berregituratu dute, bere osotasunean, egin ziren material berberekin. Txakolina ekoizteko erabiltzen diren mahastiak ikus daitezke. Baratzea ere bisita daiteke. Barazki eta lekale ugari landatzen dira bertan, modu iraunkorrean.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa (eskatu aurretik) / Japoniera (eskatu aurretik)
Gutxi. 15 pertsona eta Gehi. 45 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda / Errota iringilea / Rolls-Royce
627 992 063
8 hektareako mahastiak dituen familia-upeltegia. Loizagako Dorreak txakolin indartsuenei -Bigarren eta Hautaketa- izena ematen die ahosabai zorrotzenentzat. Upeltegiak Errota Zaharra txakolina ere ekoizten du, Valdibiango errotari erreferentzia eginez, Bizkaiko antzinako iringileen eta txakolinaren arteko harreman historiko horri eutsiz. XVI. mendeko baserri bat du, enoturismoko aukera desberdinak egiteko.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa
Mugarik gabe
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda / Azurmendi*** eta Eneko* jatetxeak
94 455 88 66
Gorka Izagirre proiektua mahastian jaio zen eta etengabe eboluzionatzen du kalitate handiko ardo zuriak lortzeko, bere nortasun eta jatorri bizkaitarrari eutsiz. Txakolin gazteak egiteaz gain, zaintzako ardoak egiten dituzte. Adibide gisa, 2019an bere ``42 Zura 2015`` txakolina ardo zuri onenaren saria jaso zuen Bruselako Munduko Lehiaketan.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa
Gutx. 15 eta Gehi. 45. Visita pribatuak ere egiten ditugu.
Hitzordua eskatu – Kontsulta udako ordutegia
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda
946 194 795
1996tik txakolina egiten dute. Bere helburua tradizioa berrinterpretatzea izan da beti, nortasun handiko ardoak ekoiztea gure sustraiak ahaztu gabe. Ingurune naturala eta mahastizaintza, bertako barietateak eta mahastietako lurzoruen eta mikroklimen berezitasuna ulertzeko moduak ardo gazte eta zaintzaile ugari eskaintzen ditu emaitza gisa.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa (interpretatzailearekin)
Gutx. 8 eta Gehi. 50
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda / Dastatzeko kurtsoak
605 74 62 77
Bizkaiko jaurerriko hiri bakarra den Urduñan dago. XVI. mendetik aurrera upategien auzoa bezala ezagutzen zen. Bere hiru mahastiek istorioak kontatzen dituzten izenak daramatzate: lehenak eta zaharrenak, Gure Ahaleginak, upategiari izena ematen dio; bigarrenak, Ostebi, euskal mitologiakoak, ``Zeruko euriaren jainkoa`` esan nahi du. Hirugarrena, markesa bati erositako lurretan, ``markesa andrearen mahastia`` da.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa
Gehi. 25 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda
94 627 03 16
Urdaibaiko Biosfera Erreserba bera bezala kokatzen da: naturala, konplexua, aniztasunez betea eta etengabeko bilakaeran dagoena. Bizkaiko natura-ingurunearen ezagutzari eskainitako hogeita hamar urteek, haren aniztasunak, paisaiarekiko, mahastiekiko eta teknika enologiko ez oso interbentzionistekiko errespetu osoarekin eta berau osatzen duten pertsonen profesionaltasunarekin eta grinarekin batera, produktu sorta zabala eman diete, ikerketa, berrikuntza eta tradizioa uztartuz.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa
10 eta 30 pertsona artean egokia
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda
636 621 455 / 944 556 508
Lezamako Magalarte upeltegia duela 20 urte sortu zen, gaur egun Bizkaian 120 urte baino gehiago txakolina egiten ari diren nekazari familia baten grinaren eta lanaren ondorioz. Laugarren eta bosgarren belaunaldiek zuzentzen dute: Iñakik eta Andoni Aretxabaletak. Familiak eta langileek laguntzen diete lan handiko egunetan. Bizkaiko txakolinaren dastaketa-batzordeko kide dira biak, erakunde horren babespeko ardoen kalitatea zaintzen duten dastatzaileen taldeko kide.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa
Gehi. 30 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota bus txikia
Bisita dastaketarekin / Denda
630 109 686 / 676 737 981
Zamudio historikoki mahatsondoz estalitako lurra izan den arren, hau da udalerri osoan geratzen den upategi bakarra. Beren familiaren tradizioari eusten diote, XIX. mendearen erdialdera arte iraun zuen ardogintzako ondare kulturalari. Gaur egun, Magalarte Zamudioko txakolingileen 5. eta 6. belaunaldiak dira, eta horregatik erabaki zuten upategia jaiotzen ikusi zuten udalerrian mantentzea.
Gaztelania
Gutx. 8 eta gehi. 15 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak
Bisita dastaketarekin / Denda
946 390 947
Upeltegi honetan kalitatea produkzioaren kantitatearen aurretik jartzen dute. Horren erakusgarri dira azken urteetan lortutako sari ugariak, batez ere zuriarekin lortutakoak. Arrosa eta beltza ere ekoizten dituzte. Bere mahastietatik, bere laborantzarako orientazio ezin hobearekin, Bizkaia, Burgos eta Kantabria arteko muga naturala egiten duten mendiak ikusten dira.
Gaztelania / Euskara / Ingelesa (aurretiko eskaera)
Gehi. 100 pertsona
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda
94 615 31 40
Francisco Uriarteren birraitona-amonak, Eguskiza baserrian kokatutako upeltegi honen egungo kudeatzailea, aitzindariak izan ziren mahastiak landatzen XIX. mendearen amaieran. Gaur egun, txakolina egiteko tradizioari jarraitzen zaio, metodo enologiko modernoekin uztartuz. Prozesu horren emaitza ardo freskoak dira, orratz pixka batekin eta azidotasun txiki batekin.
Gaztelania / Euskara
Gutx. 8 eta Gehi. 25
Hitzordua eskatu
Ibilgailu propioak edota busak
Bisita dastaketarekin / Denda
946 193 374
Baserri giroan dago, antzinako eraikin dotoreen ibilbidean, eta mikroklima ezin hobea du mahatsondoak eta Bakioko laranjondo eta limoiondoak lantzeko. Familiaren upeltegi honek euskal arkitektura tradizionala eta txakolina egiteko antzinako makineria mantentzen ditu upeltegiaren ondare historikoaren zati gisa eta bisitarientzat bitxikeria gisa.