Gorka Izagirre upeltegiko ARIMA ardo gozo hoberena izendatu dute WINES FROM SPAIN sariek

18 Uzt Gorka Izagirre upeltegiko ARIMA ardo gozo hoberena izendatu dute WINES FROM SPAIN sariek

Gorka Izagirre upeltegiko Arima Britania Handian ospatzen diren Wines From Spain Sariketako 2014 urteko edizioan Espainiako ardo gozo hoberena izendatu dute.

Sariketa honetan 700 ardok parte hartu dute, eta bi egunetan zehar Master of Wine den Tim Atkins buru zelarik, ospe handiko dastatzaile talde batek dastatu zuten era itsuan.

Sari honen bidez Arimak toki garrantzitsua lortu du gaur egun penintsulako hegoaldeko ardoak nagusi diren zerrendan.

Gorka Izagirre upeltegian egiten den ardo berezi hau iaz ere International Wine Challenger sariketan izendatu zuten Espainiako ardo gozo hoberena. Arima Hondarrabi Zerratia mahats motarekin eginda dago. Mahatsa mahastian ohizko denbora baino luzeagoz heltzen utzi eta haritz barriketan irakitzen da. Geroago, bere legamia hondarretan heltzen da hilabete batzuk, eta azkenik botilatu denborak bere lana egin dezan.

Gorka Izagirre upeltegiko lan taldeak beti sinetsi izan du Ondarrabi Zerratia mahats mota, ardo adintsu eta kalitatekoak emateko gai dela.