2023 en Enkarterri
Aurten Enkarterrira iritsi da, kantoi bakoitzean leku oso bereziak ezkutatzen dituen, errekor, ikuspegi eta sorpresaz betetako eskualdera. Rolls-Royce-ren bilduma pribaturik handiena, oraindik martxan dagoen XV. mendeko azken burdinola, mahastiz inguratutako maitagarrien ipuin batetik ateratako indianoen etxeak…Kulturaz, txakolinaz, gure gastronomiaz, naturaz eta landamunduaz sentitu eta gozatzeko mahasti ikusgarrietan plan paregabeak.
Otxaran-Zallako eta Galdamesko mahastietan ospatu dira Eñaut Elorrieta, Esti Markez, Mou Trumpet eta Kimu Txalapartarekin kontzertuak, Nerea Garmendiarekin komedia, uztarketak edo yoga saioak… Guztia, bertako gastronomiaren eta Bizkaiko Txakolinaren dastaketaz gozatzen zen bitartean, mimoz eta maitasunez egiten duten pertsonen eskutik.
Bizkaiko Txakolinaz eta berezko nortasuna duten plan paregabeak.























































































































2022 Txorierri Uriben
Mahasti Artean jaialdia Uribeko Txorierri Haranera iritsiko da aurten. Paisaia berezia duen eskualdea, tradizioa eta abangoardia, historia eta etorkizuna, gastronomia, baserri mundua, kultura, kirola, abentura… batzen dituena.
Upategietako mahastiak izango dira Ainhoa Arroitajauregi eta Amak taldeen kontzertuak, DJ Satte Groverekin saioak eta Gorka Aginagalderekin komedia, magia, piknikak, yoga… Dena, bertako pintxoak eta Bizkaiko Txakolina dastatzen dituzun bitartean, mimoz eta maitasunez egiten duten pertsonen eskutik.
Gainera, aste osoan zehar, Txorierriko 26 taberna eta jatetxek pintxo lehiaketan proposatzen dituzten pintxo eta uztartze oparoez gozatu ahal izango duzu, eta txakolin packen eta esperientzia enogastronomikoen zozketan parte hartu.

2022 edizioaren laburpena
















2021 Urdaibain
2021ean Busturialdera iritsi zen, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Bizkaiko Txakolinaren eta Urremendi ADR elkartearen eskutik.
Plan esklusiboak upategietako mahastietan eta xarma handiko lekuetan: Maren eta Xabi Solano & Zigor DZren kontzertuak, udako zinema, showcooking-a, hegaztien piknika eta begiztatzea, yoga, basoko bainua piknikarekin edo Jesus Mari Lazkanoren estudiora bisita bat eta parra azpiko dastaketa bat dira irailaren 3tik 5era Urdaibain egin ziren planetako batzuk.
Gainera, aste osoan zehar pintxo eta uztartze lehiaketa egin zen, eta Gernikako 15 tabernak eta jatetxek pintxo goxoak proposatu zituzten.

2021 edizioaren laburpena












2020 Bakion
Lehen edizioa 2020an egin zen Bakion, Bizkaiko Txakolina eta ADR Jataondoren eskutik.
Plan esklusiboak upeltegietako mahastietan eta Txakolinaren Museoan – Txakolingunea: kontzertuak Iker Lauroba eta The Pushermenekin, piknika mahastietan, udako zinema, showcookinga eta mahastien arteko ibilbideak dira Bakion irailaren 11tik 13ra gozatu ahal izan ziren planetako batzuk.
Gainera, aste osoan zehar pintxo eta uztartze lehiaketa egin zen, eta Bakioko 16 taberna eta jatetxek pintxo eta menu oparoak proposatu zituzten Bizkaiko Txakolinarekin uztartzeko.

2020 edizioaren laburpena















