Ekitaldiak

BIGARREN BIZKAIKO TXAKOLINA FORUM LABORAL KUTXA

Azaroaren 13an, Bizkaiko Txakolina Forum Laboral Kutxaren bigarren ekitaldia burutu zen Bilboko Carlton Hotelean. Bizkaiko Txakolina Forum Laboral Kutxa topaketa profesionala da, eta helburu bikoitzarekin sortu zen iaz: Bizkaiko Txakolinaren historia zabaltzea eta ate joka duen etorkizunaren berri izatea. Iñaki Suarez, Sumillerren Alkartasunaren Batasuneko delegatua Euskadin, izan zen moderatzailea....

Bizkaiko Txakolina San Mames VIP Arean egongo da

Katedral Gastronomikoa ideiaren barruan kokatuta, Athletic Club-ek Bizkaiko Txakolinaren ekoizleei ikuspena emango die eta antzemango du, Chef, jatetxeei, eskolei eta beste erankundeei ematen dien moduan Bizkaiko gastronomia ezagutarazteko. Bertara doazen zaleek Jatorrizko Deiturako bi upategik eskainitako Txakolina dastatzeko aukera izango dute partidu bakoitzean. Etorkizunean beste...

Bizkaiko Txakolinak bere Txakolinaren Eguna ospatu du

Bizkaiko Txakolinak bere Txakolinaren Eguna ospatu zuen Bilboko Café Antzokian pasa den apirilaren 5ean. Jai honetan urtero aurkezten zaio gizarteari azken uztako txakolina. Bertan egon dira Bilboko alkatea den Juan Mari Aburto; Ana Otadui, Batzar Nagusietako lehendakaria; Xabier Otxandiano, Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria; Txema...

U.A.E.S.-ko sumillerrek Mendibilen afaldu zuten

Otsailaren 27an eta 28an Bilbon burutu zen UAESko Urteko Asanblada, Euskadiko Sumillerren Elkarteak antolatuta. Parte hartu zuten sumillerrek otsailaren 27an Mendibilen afaldu zuten. Espaina osotik etorriko berrogeita hamar sumillerrek hamabi txakolin dastatzeko aukera eduki zuten. Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako hamabi txakolin hauek, Euskadiko Sumiller Txapelketan...

Kalitatearen aldeko apustua areagotu du Bizkaiko Txakolinak

2016ko uztaren balantzea aurkeztu du Jatorrizko Deiturak: 1.825.195 litro txakolin ekoiztu dira “Kalitatearen alde apustua egiten duen Jatorrizko Deitura txiki bat gara”, esan zuen Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren lehendakariak 2016ko uztako balantzea aurkezterakoan. Aretxabaletak gogoratu zuen Jatorrizko Deiturak eskatuta, Nekazaritza Ministeritzak, landutako lurraren %1eko igorea baino...

Lehenengo Bizkaiko Txakolina Foroa

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak, Sociedad Bilbainaren egoitzan, bere Lehen Bizkaiko Txakolina Foroa antolatu du. Bizkaiko Txakolina Forum topaketa profesionala da, eta helburu bikoitzarekin sortu da: Bizkaiko Txakolinaren historia zabaltzea eta ate joka duen etorkizunaren berri izatea. Iñaki Suárez, Sumillerren Alkartasunaren Batasuneko delegatua Euskadin, izan zen moderatzailea. Hiru hitzaldi burutu...

Aurten Bizkaiko Txakolina itsasadarratik dator

Datorren ostegunean, apirilak 14, Bizkaiko Txakolinak bere ohizko BIZKAIKO TXAKOLINAREN EGUNA ospatuko du aurtengo txakolina aurkezteko. Bizkaiko Txakolina itsasadarratik helduko da aurten Bilbora, goizeko 11:30etan irtengo da itsasontzia, Itsas Museoaren aurrean dagoen kaitik, upategietako arduradunak, ekoizleak eta kazetariak barruan direla, eta 12:00etan helduko da Pio Barojako...

Abuztuan ere Bizkaiko Txakolinan lan asko dago

Bizkaiko Txakolinan ez gara abuztuan gelditzen. Gure ekoizleak zelaietan lanean ari dira mahatsa prestatzen, gero eta hurbilago dagoen uztari begira. Kontseilu Arautzailea ostera, bere lana betetzen ari da Bizkaiko Txakolinak duen  kalitatearen berri  gero eta bezero gehiagok izan dezan, eta  markaren ospea zabalduz. Marka indartzeko, Kontseilu...

Txakoli Eguna 2015

Joan den apirilaren 28an 2015eko Bizkaiko Txakolinaren Jaia Euskalduna Jauregiko Barria Aretoan ospatu zen Lagun asko batu ginen Arnasa taldearen musikak alaitutako giro ederrean. Iñaki Aretxabaleta, Kontseilu Arautzaileko Lehendakariak, ongi etorria eman da gero, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun...