Bizkaiko Txakolina eta Musika

2022. Bizkaiko Txakolina & Musika

Familia osoarentzako jaialdi gastrokulturala. Bizkaiko Txakolina eta Musika jaialdiaren III. edizioa gure gastronomiaz eta txakolinaz musikaren erritmoan gozatzeko sekulako aukera da. Musika, gastronomia eta txakolinaren arteko uztarketa paregabea, Leioako Mendibile parkean.

TXOKO MENDIBILE GASTRO TXOKOA

Mendibile jatetxeak antzinako Txakolinen ohiko sukaldaritza-sorkuntzetan inspiratutako mokadu eta pintxo karta anitza eskainiko du.
Gainera, Bizkaiko Txakolina upeltegietako txakolinen dibertsitate eta  kalitatearen erakusgarri den dastaketa gunea ere aurkituko duzu.

Txakolin kopa batera gonbidatzen zaitugu!

Eman izena eta urtean zehar egiten ditugun jaialdi eta jarduera gastrokulturalen berri emango dizugu. Ez dira asko, beraz hitz ematen dizugu ez dizugula email asko bidaliko, baina merezi dute!

Gainera, ekainaren 18an edo 19an Bizkaiko Txakolina eta Musika Jaialdian Bizkaiko Txakolina barrara hurbiltzen bazara, Bizkaiko Txakolinaren lehen kopara gonbidatuko zaitugu!

Uztartze dastaketa Pintxo eta txakolin dantza-bikoteak

Txakolin eta pintxo bakoitzaren arteko dantza-bikote perfektua ezagutzeko dastaketa. Hiru txakolin eta hiru pintxo barne.

NON: Mendibile parkea, Leioa – Carpa Gastro Txokoa
NOIZ: Ekainak 18, larunbata, 12.30etan
PREZIOA: 10€

Koloreekin esperimentatzen

Frisbee hegalari txiki-tailerra

Irakaslea SORMENing experimentaziorakogunea.
Adina: 4-10 urteko haurrentzat.

NON: Mendibile parkea, Leioa – Mendibile Jauregia
NOIZ: Ekainak 18, larunbata, 12.30etan
PREZIOA: 6€

Dastaketa Txakolin eta Idiazabal

Gozatu geureaz eta ezagutu inguruan ditugun zapore harrigarriak. Hiru txakolin eta Idiazabal gazta dastatzea barne.

NON: Mendibile parkea, Leioa – Carpa Gastro Txokoa
NOIZ: Ekainak 18, larunbata, 19.00etan
PREZIOA: 10€

Dastaketa Despierta tus sentidos

Itxi begiak eta dastatze esperientzia paregabeaz gozatu. Bost txakolin eta uztartzea barne.

NON: Mendibile parkea, Leioa – Carpa Gastro Txokoa
NOIZ: Ekainak 19, igandea, 12.30etan
PREZIOA: 10€

Kolorezko kamiseta txiki-tailerra

Irakaslea: NTX – Nagore Txintxurreta
Adina: 4-10 urteko haurrentzat.

NON: Mendibile parkea, Leioa – Mendibile Jauregia
NOIZ: Ekainak 19, igandea, 12.30etan
PREZIOA: 6€