Portugalete hiri jarrilleroa izenez ezagutzen da, mahastizaintzako eta ardogintzako ohitura hiriarekin duela hainbat mende lotuta egon baita. Aintzina, herria mahastiz inguratuta zegoen, eta bertako tabernetan garai bateko bizilagunen egarria baretzeko txakolin pitxer freskoak aurki zitezkeen. Tradizio honek gure jarrilleroak jentilizioari izena eman zion.
Pitzer hau oraingoan Portugaletera jarduera ugariz beteta dator bueltan: Musika, gastronomia, Bizkaiko Txakolin ugari eta Foodtruck gunea izango dira 700. Urteurreneko Kontseiluaren proposamen honetan. Ez galdu!
Jaialdiaren irekiera ekitaldia Iñaki Suarez sommelierrarekin. Bertan DO Bizkaiko Txakolina lau txakolin dastatuko dira, Idiazabal JDko gaztekin batera.
NOIZ: ostirala, irailak 23, 18.30-etan
Herriko barretatik Ales Rueda sommelierrarekin “ibilaldia”. Bizkaiko Txakolina JD-ko hiru txakolinen dastaketa Portugaleteko hiru lokaletako pintxoekin.
NOIZ: larunbata, irailak 24, 12.30-etan
Gozatu aditu gastronomiko bikote honen peritu gastronomikoez eta uztartze-proposamenez. Bertan, hiru pintxo eta Bizkaiko Txakolina JD-ko hiru txakolin dastatuko ditugu.
NOIZ: larunbata, irailak 24, 14.00-etan
Txakolin bereziak eta Bizkaiko Txakolinaren ardo aparten dastaketa Kataluniako ardoekin batera, Ales Rueda eta Sara Fernandez Vilar, sommelier eta foodie-aren eskutik. Lau txakolin dastatzea, Idiazabal JD-ko gaztarekin.
NOIZ: larunbata, irailak 24, 19.00-etan
Pizza eta txakolina. Zergatik ez? Ikasi pizza masa bikaina egiten Demaio pizzeroen eskutik, Nerea Cuenco sommelierrarekin hiru txakolin eta hiru pizza dastatzen dituzun bitartean.
NOIZ: larunbata, irailak 24, 20.30-etan
Herriko barretatik Roberto Sarriugarterekin “ibilaldia”. Bizkaiko Txakolina JD-ko hiru txakolinen dastaketa Portugaleteko hiru lokaletako pintxoekin.
NOIZ: igandea, irailak 25, 12.30-etan
Despierta tus Sentidos-eko Elena Urigüen eta La Rue del Perceberen eskutik uztartze dastaketa. Hiru txakolin eta itsas zaporeko hiru aperitibo dastatuko dira.
NOIZ: igandea, irailak 25, 14.00-etan