Ugabe Txakolina upategia Artea herrian dago, Arratia bailaran, Gorbeia mendira begira, Sarasola auzoan, zehazki, Bilbotik 25 kilometrora.
Ugabe txakolina bere ustiategiaren emaitza da. Guztira 3 hektarea mahasti, upeltegia eta botilaratzeko berezko landarea ditu. Bere ekoizpena guztiz artisau eta berritzailea da eta azken produktuaren kalitatea bermatzen duen prozesu neketsu baten bidez egiten da.
Izena akronimo bat da, upategiaren jabearen izena (Ugaitz) eta amarena (Begoña) bateratzen dituena.
Produktuak

