Bizkaiko zapore guztia zure kopan

17 Aza Bizkaiko zapore guztia zure kopan

Bizkaia, 2021eko azaroaren 11a.- Joan den asteazkenean, azaroaren 10ean, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak sektoreko profesionalak bildu zituen Madrilen, bazkari instituzional batean. Bertan, beren ardoak, mundu mailako ardo zuri onenen artean daudenak, aurkeztu zituzten.

Bazkarian, kazetariak, erakundeak, agintariak eta ardoaren munduko beste preskriptore batzuk bildu ziren. A ‘Barran izan zen, eszenaratze original batekin. Aperitiboa ´Madrilen Txalapartaren` musikak eta Mulixka Dantza Taldearen euskal dantza tradizionalak alaitu zuten. Mahaian, lau eskuz egindako menu ikusgarria, Julen Baz, Garena jatetxekoa, eta Sergio Manzano, A´Barra jatetxekoa.

Guztira, Garena, Berez Galanta, Magalarte Zamudio, Gure Ahaleginak, Gorka Izagirre, Itsasmendi eta Doniene Gorrondona ekoizleen zortzi ardo eta bi pattar izan ziren. Oso ardo desberdinak, baina estilo berekoak: kalitatea, bikaintasuna, jatorriarekiko errespetua, lehengaia eta Bizkaiko Txakolinaren abangoardia.

Ardoen argudio horiexek izan ziren Julen Baz Garenako sukaldari-buruak prestatutako plateraren inspirazioa. Julen Bazek eskualdeko tradizio eta kulturako bidai gastronomiko bat eraman zuen Madrilera; berdina egin zuen Sergio Manzanok, A`Barrako sukaldari-buruak, produktuaren beste defendatzaile eta naturaren miresle bat.

Ekitaldiak, beraz, Bizkaiko Txakolinaren atmosfera sortzea lortu zuen: kultura, natura eta txakolina egiten duen lurraldearen sena zentzu guztietatik antzeman ziren. Ardogileek eta Kontseilu Arautzaileko kideek eskerrak eman zizkioten Madrili, hiriburuak ardoaren merkatu gisa duen garrantziagatik, eta laster Madrilen izango diren hurrengo ekitaldiak aurkezteko aprobetxatu zuten. Ekitaldi horiek ´Bizkaiko zapore guztia zure kopan´ kanpainaren parte dira: zehazki, Txakolinaren Aretoaren bigarren edizioa, dastatze instituzional bat eta azaroaren 18an egingo diren beste jarduera sentsorial batzuk.

Aretorako izen-emateak helbide honetan egingo dira: https://forms.gle/KAAUa15KPY9sFqUb7

Bilera ahaztezina izan zen, eta Bizkaiko ardoaren, gastronomiaren eta kulturaren onena Madrilera eramatea lortu zuen, ´Bizkaiko zapore guztia zure kopan´ sentitzeko.

Lau Eskuz egindako menuan parte hartu zuten upategiei buruzko informazioa:

Berez Galanta upeltegia:
Berez Galanta upeltegiaren proiektu berria Galdakaoko Arteta auzoko muino baten gainean dagoen upategi familiarra da. Itsas mailatik 259m-ko altitudean dago upategia, Hondarribi Zuri barietate autoktonoko 12ha mahastiz inguratuta. Mahastia teknika jasangarriekin lantzen dute, eta bertako ardiek belarra garbitzen dute neguko kanpainan, eta mahastia ongarritzen dute. Berez Galanta txakolina ardo ondua da, eta ontzea bultzatzen dute, zahartzeko. Sagar eta hezurdun frutaren usainarekin, ardoa oso freskoa, goxoa eta egituraduna da, eta zahartzeko ahalmena du.

Garena Txakolina:
Garena txakolina Bizkaiko bi parke natural garrantzitsuenen (Urkiolakoa eta Gorbeiakoa) mugetan dagoen mahasti batetik dator. Garenak Bizkaiko txakolinaren bilakaeran parte hartu nahi du, baina sustraiak gure lurraldean eta gure kulturan ondo ainguratuta.
Garena izenak ardoari proiektu handinahi baten errealitatea ekarri nahi dio. Proiektu horrek Garena jatetxea inguratzen duen mahasti bikain bat eta mahatsen onena adierazteko prestatutako azken belaunaldiko upategi bat batzen ditu.

« Ginenetik garenera » leloak adierazten duen bezala, bere asmoa da elaborazio berrietarantz eboluzionatzea, eta mahastiarekin batera heltzen joango dira.

Magalarte Zamudio upeltegia:
XIX. mendearen erdialdetik aurrera mahastizaintza- eta ardogintza-tradizioa duen familia-upeltegia. Gaur egun, Zamudioko parke teknologikoaren ondoan dauden instalazio berrietan, puntako tradizioa eta teknologia uztartzen dira. Txakolina metodo abangoardistekin eta teknika enologiko berriekin egiteko ekipoak eta sistemak dituzte, betiere artisau-tradizioa errespetatuz. Landaketa berriak ere badituzte, itsas mailaren gaineko altuera desberdinetan, kalitate goreneko mahatsa lortzeko orientazio bikainarekin. Hondarrabi zuriti da, barietate nagusia.

Gure Ahaleginak upeltegia
Larrabazal Durana familiaren upeltegia 1987an landatutako mahastiz inguratuta dago, eta izozteen aurkako zein aireztatzeko sistemak ditu. Izan ere, Urduñako kokapenak, 314 metroko altitudean, Nerbioi ibaiaren ibilguak osatzen duen sakonunean, eragina du bertako klimatologian, egun eguzkitsu ez oso beroetan eta gau freskoetan.
Lurzoru sakonetan, mahastiek muztio azidoak eta azukredunak sortzen dituzte. Substantzia usaintsuak eta ahoko hautemate atsegineko dastamen-substantziak. Familiako mahastietako mahatsarekin egindako txakolina ekoizten du, gorputza eta kalitate bikainekoa.

Gorka Izagirre upeltegia:
Gorka Izagirre upategia mahastian jaiotzen den familia-proiektua da, kalitate handiko ardo zuriak lortzeko etengabe eboluzionatzen duena, bere bizkaitar nortasuna eta jatorria, aldaezin mantenduz. 40 hektareako mahastiak ditu, 14 lursail txikitan banatuta. Hektareako errendimendu baxuak heltze bikaina ahalbidetzen du, txakolin egituratuagoak eta gastronomikoagoak sortzeko helburuarekin, zaintza-gaitasun oso interesgarriarekin.
Upeltegia mahastien zerbitzura lan egiten duen tresnatzat hartzen da, eta lursail bakoitza bere aldetik lantzeko aukera ematen du, lursail bakoitzaren potentzial guztia agerian utziz, kalitatea areagotzeko eta bezeroentzat interesgarria izango den ardo sorta bat sortzeko helburuarekin.

Itsasmendi Upeltegiak:
Naturala, konplexua eta aniztasunez betea, Urdaibaiko Biosfera Erreserba bera bezala. Itsasmendik mahastizaintzako eta ardogintzako praktikaren oinarri ekologiko gisa partzelen aukeraketa zehatza garatu du, bere ondare eta nortasun-ezaugarririk onena osatuz: 39 hektarea mahasti 15 lursailetan kokatuak, beren benetako izaera ematen dutenak, ingurune naturalean dagoen aberastasunean oinarrituta.
2020an amaitutako upeltegi-proiektu berriak esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera ematen dio bisitariari.

Doniene Gorrondona upeltegia:
1996an Bakioko mahastizaintza eta ardogintza berreskuratzeko lanean buru-belarri aritu ziren, inguruan mahastiak alde batera utzi zituzten une baten. Bere helburua tradizioa berrinterpretatzea izan da beti, nortasun handiko ardoak ekoiztea gure sustraiak ahaztu gabe.
Doniene Gorrondona Txakolinak 15 hektarea mahasti ekoizten ditu gaur egun. Ingurune naturala eta mahastizaintza ulertzeko moduak, bertako barietateek eta mahastietako lurzoruen eta mikroklimen berezitasunak ardo gazte eta zaintzaile ugari eskaintzen dute.

A’barra-ri buruz:

Produktuaren defentsa eta naturaren miresmena dira A` Barraren sustraiak. Hainbat girotan banatutako espazio kontenporaneoa da. Karta eta dastatze menua eskaintzen du, espazio pribatuekin, non sasoirik oneneko lehengaiak zerbitzatzen diren. Kalitate goreneko PRODUKTUAREN zerbitzurako sukaldaritzako teknika. Gastronomia barra eta show cooking bidez esperientzia gastronomiko paregabea bizitzeko aukera. 800 erreferentzia eta 8000 botila baino gehiago gordetzen dituzten ardoen cava, gure sommelierra den Valerio Carrerak maisutasunez administratua.

Garenari buruz:

Garena Jatetxea Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen artean dago, Bizkaiko birika erdian. Gure sukaldaritza lurraldearekin lotzen dugu, tradizioan oinarritzen den proposamen gastronomiko batekin. Baserrietako bizitza da proiektu honen zutabe nagusia. Desagertzeko zorian dagoen bizimodua. Plater itxurako kontakizunen bidez, mahaikideak 500 urteko historian zehar bidaiatzen du, bizirauteko eta naturarekin harreman zuzena izateko bizimodu hori ulertarazteko. Zapore tradizionalek, produktu onak eta osagai gutxik definitzen gaituzte. Julen Baz Garenako sukaldeburuak denboran zehar bidaia gastronomiko batera eraman nahi du mahaikidea.
Proiektua 11 hektareako mahasti batekin osatzen da, non hondarrabi zerratia eta hondarrabi zuri barietate autoktonoak landatzen ditugun, txakolin propioa egiteko, Garena eta Geroa.

Liburuxka:

https://drive.google.com/file/d/1pdnZLqz3n8E1YmUFmOwQgvlsYX-sADxY/view?usp=sharing

Bizkaiko Txakolina prentsa-txostena:

https://drive.google.com/file/d/1YhgCjy0fQJeGH8ncSOlI9rzMkFyjs5yC/view?usp=sharing

Dastatze-oharrak eta ardoen argazkiak:

https://drive.google.com/drive/folders/13lg0BSct0Y-wJnmW5KlwpP5uMrBAsYCY?usp=sharing

Argazkiak:

https://drive.google.com/folderview?id=1WK7nX5_IhwUcdho8JQlGOPhobcqAMkDM