Bizkaiko Txakolinaren mahats-bilketa ostiralean hasiko da

2020.09.08 Vendimia

23 Sep Bizkaiko Txakolinaren mahats-bilketa ostiralean hasiko da

Leioa 2020-09-08 Bizkaiko Txakolinaren 2020ko mahats-bilketa ostiral honetan, irailak 11, hasiko da ofizialki, ohiko egutegiarekin  alderatuz bi aste aurreratuta, udaberri eta udan egin duen eguraldi onari esker mahastiek heldutasun baldintza onak dituztelako jadanik.

Lehen kalkuluen arabera, 2020ko uzta iazkoa baino zertxobait handiagoa izango da. 2.279.000 kilo mahats bildu baitziren iaz. Ildo horretan, gogora ekarri behar da, Covid-19aren ondorioak direla eta, Kontseilu Arautzaileak 11.500 kilora murriztu duela aurten hektareako gehieneko errendimendua. Jatorri-deituraren araudiak 13.000 kilora murrizten duelarik.

Mahats-bilketa hilabete batean egingo da gutxi gorabehera, Kontseilu Arautzaileak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta Osalanek ezarritako jarraibide orokorrekin bat etorriz garatutako Covidaren aurkako Prebentzio Protokoloari jarraituz.

Duela aste batzuetatik horretan ari dira lanean Kontseilu Arautzailea eta Jatorri Deiturako upategi guztiak. Protokolo hori betez, mahats-bilketan parte hartzen duten pertsona guztiek PCR probak egin beharko dituzte Barrualde-Galdakaoko, Bilbo-Basurtuko, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako eta Uribeko ESIetan.

PCR probez gain, Covid-19aren aurkako protokoloak mahastietako eta upategiko lanetan bete beharreko hainbat neurri jasotzen ditu. Langileek arreta berezia jarriko dute uneoro pertsonen arteko distantzia mantentzeko, maskararen erabilera indartuz eta lantalde txikietan antolatuz.

Eskularruak erabiltzea eta eskuak urarekin, xaboiarekin eta gela hidroalkoholikoekin maiz garbitzea ere nahitaezkoa da.

Mahats-bilketan parte hartzen dutenek NBE eta lanerako material berberak erabiliko dituzte beti,artaziak adibidez, lanak hasten direnetik amaitzen diren arte, lankideen artean tresnarik trukatu gabe. Ezinbestekoa bada materiala partekatzea, behar bezala desinfektatuko da, bai garraiorako bai lanerako erabiltzen diren ibilgailuak bezala.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country