2021eko Bizkaiko Txakolinaren mahats-bilketa irailaren 17an hasi da

22 Ira 2021eko Bizkaiko Txakolinaren mahats-bilketa irailaren 17an hasi da

Leioa 21-09-16 Bizkaiko Txakolinaren mahats-bilketa irailaren 17an hasiko da ofizialki, nahiz eta upategi batzuk dagoeneko aurreratu diren zenbait barietate goiztiar biltzera. Jatorri-deituraren arabera, aurtengo uzta iazkoa baino % 10 handiagoa izan daiteke, bertan 2.358.000 kilo mahats bildu baitziren.

Jatorrizko Deituran atxikitako mahastietan, ohiko mahats-bilketa bat espero da, ohiko parametroen barruan, bai datetan (irailaren amaieraren eta urriaren hasieraren artean), bai mahatsaren kantitate eta ezaugarrietan. Horri esker, hilabete batzuk barru, ezaugarri klasikoenak dituen Bizkaiko txakolina sortuko da.

Uda lehorra, hotza eta intsolazio gutxikoa izan da, eta, horren ondorioz, mahatsa ohiko datetan heldu da Bizkaian, aurreko bi kanpainetan ez bezala.