
28 Sep Bizkaiko Txakolinaren 2016ko uzta hasi da
Bizkaiko Txakolinaren 2016ko uzta egun haietan hasi da, mahats goiztiar barietate batzurekin. Lanak asteburu honetan zabalduko dira Bizkaiko Txakolinako plantazio guztietara.
Eguraldiak laguntzen badu 2016ko uzta urriaren 12ko astean amaituko da beti bezala, baina toki hotzagoetan kokatuta dauden plantazioetako uzta egun batzuk gehiago luzatuko da .
Bizkaiko Txakolinaren 2016ko uzta atzeraxeago dator azken urteekaz konparatuz. Bi arrazoi izan dira atzerapen hau eragin dutenak: udaberri hotza eta legorte handi bat udako azken unean.
Zorionez iraileko azken egunotako eguraldia lagungarria izan da mahatsa ondo heltzeko. Honi esker, Kontseilu Arautzaileak, upategietan sartuko den mahatsa iaz bezain ona izango dela espero du. Iaz mahatsaren kalitatea bikaina izan zelarik.
Kopuruari dagokionez, hektareako etekinak iazko antzerakoak izango dira. Baina landaketa barri batzuk aurten lehenengo aldiz fruituak ematen hasi direnez, kopurua handixeago izango da. Iazkoa 2.681.329 kilokoa izan zen.