Bizkaiko Txakolinak susperraldia sendotzea espero du, pandemiak markatutako bi urteren ondoren

16 Mar Bizkaiko Txakolinak susperraldia sendotzea espero du, pandemiak markatutako bi urteren ondoren

Leioa, 10-03-22 Bizkaiko Txakolina JDko Kontseilu Arautzaileak 2021eko ekitaldiaren balantzea, Jatorri Deituraren Erregelamenduan sartu dituen aldaketak eta kontraetiketa berriak ere, aurkeztu du. Kontraetiketa berri hauek kontsumitzaileari informazio gehiago emango diote eta kolore-kode bat erabiliz (berdea eta urre kolorekoa), txakolin bereziek eta ohiko txakolinak desberdinduko dute, urte honetatik aurrera indarrean dagoen kategorizazio-sistema berriaren arabera.

Kontseiluko presidenteak, José Luis Gómez Querejetak, Jatorri Deituran nagusi den baikortasun moderatua azpimarratu zuen bere hitzaldian, pandemiaren eraginez bi urte oso zailen ondoren. 2021eko uzta ekoizpenean igoera txiki batekin itxi da, 1.664.542 litrorekin; 2020ko mahats-bilketan 1.557.344 litro txakolin ekoiztu ziren.

“Badirudi krisitik ateratzen ari garela eta duela bi urte galdu genuen normaltasunera itzultzen ari garela, nahiz eta oraindik bidea geratzen zaigun egiteko”, adierazi zuen Gómez Querejetak. Ukrainako egungo krisiak Bizkaiko Txakolinarentzat izan ditzakeen ondorioari buruz, krisi honek txakolinari eragingo diola aitortu zuen, nahiz eta oraindik goiz den zenbaiterainoko eragina izango duen jakiteko, “denok mugitzen garelako ziurgabetasunean”. Nolanahi ere, Jatorri Deiturako presidenteak zehaztu zuen pandemiak itxi egin zuela HORECA kanala, eta horrek “galarazi egin zuen gure produktua saltzea. Orain hornidura-arazoaz edo produktu batzuen prezioen igoeraz ari gara. Krisi desberdinak dira”, azpimarratu zuen. Ildo beretik jo zuen Ugaitz Iturbek ere, Kontseilu Arautzaileko kideak: “Ukrainako krisiak eragingo digula, segurua da; aurre egingo diogula, baita ere”.

Kontseiluak Bizkaiko txakolina maila goreneko ardoen artean kokatzeko egindako ahaleginak azpimarratu zituen Gómez Querejetak. Kalitatezko produktu gisa, Jatorri Deiturako arduradunek mahai onenetan ohorezko lekua izango duen ardoaren izaera gastronomikoa azpimarratu zuten, euskal gastronomiarekin uztartuz.

KONTRAETIKETA BERRIA

Bizkaiko Txakolina botilek kontraetiketa berriak izango dituzte urte honetatik aurrera. Jatorri Deiturako arduradunek kontsumitzaileari informazio bisualagoa ematea azpimarratu dute, uztaren urtea nabarmenduz eta txakolin tradizionalak bereizteko kolore-kode bat ezarriz. Txakolin tradizionalen kontraetiketak kolore berdeko hondo bat izango du, txakolin berezienak, urre kolorekoa.

Desberdintazun hori Bizkaiko txakolinen kategorizazio berriaren ondorioa da. Alde batetik, txuri, beltz eta arrosa tradizionalek jarraituko dute, baina aurrerantzean txakolin bereziak, barrikan zahartutako edo hartzitutako zuriak, beltzak eta arrosak barne, kategoria berri baten nabarmenduko dira. Txakolin hauek bost hilabeteko gutxieneko hazkuntza-epea bete beharko dute.

Erregelamenduan egindako aldaketen arabera, Deiturak kategoria berri bat ere babestuko du, Singularrak edo Apartak izenekoa, hain ohikoak ez diren elaborazio-prozesuetatik lortutako txakolinak. Mahats-bilketa berantiarreko ardo bereziek Uztagoienak (erderaz Ultima Vendimia) izena hartuko dute.

ALDAKETAK ERREGELAMENDUAN

Kontseilu Arautzaileak aldaketa garrantzitsuak egin ditu Jatorri Deituraren Erregelamenduan, arauak eguneratzeko eta garai berrien beharretara eta upategien bilakaerara egokitzeko; izan ere, gaur egun, upategiak ekoizteko metodoak dibertsifikatu egin dute eta araudia egokitu beharra argi ikusi dute Deiturako arduradunak.

Ildo horretan, Ugaitz Iturbek nabarmendu zuen Cabernet Franc tintak, Berdexarie eta Pinot Noir, baimendutako barietate gisa sartu direla. Bestalde, Hondarrabi Zuri Zerratia barietatea gomendatuaren kategoriara igaro da.

Era berean, hektarea bakoitzeko mahats-ekoizpena murriztu egin da: orain, barietate zurietan, 11.500 kilo hektarea bakoitzeko ekoiztuko dira, eta tintak, berriz, 9.500 kilo hektarea bakoitzeko. Iturbek nabarmendu zuen murrizketa hori mahatsaren kalitatea hobetzera bideratuta dagoela, eta horrek eragina izango duela txakolinaren kalitatean mahastitik bertatik.

KALITATEKO ARDOA SUSTATZEKO PLANAK

Maider Zalduondok, Jatorri Deiturako promozio arduradunak, pandemiak azken bi urteotan etenda geratu ondoren, Bizkaian eta Bizkaitik kanpo garatu diren sustapen-ekitaldiak zehaztu zituen, eta 2022an, ahal izanez gero, indar handiagoz itzuliko diren zenbait ekitaldiren berri eman zuen.

Uztartze gastronomikoak, dastaketak, ekitaldi kultural eta sozialak, kontzertu eta esperientzia enogastronomiko irekiak, sektoreko profesionalei eta kazetaritzako erreferenteei zuzendutako hitzorduekin bateratuko dira, hori guztia Bizkaiko Txakolina gure mugen barruan eta kanpoan gero eta ezagunagoa eta ezagunagoa izan dadin.