
13 Nov Bizkaiko Txakolinak puntuazio bikainak lortu ditu Peñín 2021 gidan
Bizkaiko Txakolinak balorazio orokor bikaina jaso du Peñín gidaren azken edizioan, ardoaren arloko erreferentziazko den gida honetan. Bizkaiko Txakolinaren 2019ko uzta, oro har, Oso Ona kalifikatu du Peñin Gidak. Jatorri deiturako hamabost upategik egindako berrogeita bi txakolinek 90 eta 94 puntu artean lortu dituzte, Peñín gida egiten duten adituen ustez. Puntuazio horrek ardo bikainak direla adierazten du.
Bizkaiko Txakolina deiturako den Itsasmendi upategiko Artizar Magnum 2014 txakolina izan da puntuaziorik altuena lortu duena, 94 punturekin. Ardo Bereziaren kalifikazioaren ertzean puntu batera geratuz.
Deigarria da era askotako elaborazioak nabarmendu direla, hala txakolin zuri gazte tradizionalenak, nola beltzak, barrikan hartzitutakoak, beren hariletan hazitakoak edo beratze karbonikokoak, baita ere uzta berantiarreko ardoak.
Era berean, nabarmentzekoa da Gidaren dastatzaileek 2014tik 2019ra kalifikatutako urte-kopurua. Horrek erakusten du Bizkaiko Txakolina ez dela soilik urteko ardoa, baizik eta gama goreneko ardoen parean zahartzen dela.
URTEKAKO BANAKETA HONAKO HAU DA:
2014: 2
2015: 1
2016: 5
2017: 10
2018: 15
2019: 9
HAUEK DIRA BIZKAIKO TXAKOLINAKO TXAKOLINAK, 90 PUNTU BAINO GEHIAGO LORTU DITUZTENAK
94 PUNTU
Artizar Magnum 2014. Itsasmendi Upategia
93 PUNTU
Artizar 2016. Itsasmendi Upategia
Artizar 2014. Itsasmendi Upategia
Marko Gure Arbasoak 2019. Oxer Wines Upategia
Marko Skin 2018. Oxer Wines Upategia
Magalarte Zamudio 2016 FB. Magalarte Zamudio Upategia
G22 Magnum 2016. Gorka Izagirre Upategia
92 PUNTU
Doniene 2019. Doniene Gorrondona Upategia
Doniene XX 2017. Doniene Gorrondona Upategia
Ondarea 2017 FB. Doniene Gorrondona Upategia
Geroa 2016 FB Garena Upategia
Ama 2015. Gorka Izagirre Upategia
Urezti 2016 . Itsasmendi Upategia
Magalarte Zamudio 2017 FB. Magalarte Zamudio Upategia
Marko 2019. Oxer Wines Upategia
Península Vino Atlántico 2018. Península Viticultores Upategia
91 PUNTU
Nekazari 2017 Hasiberriak Upategia
Berroja 2017. Berroja Upategia
Ulibarri 2017. Ulibarri Upategia
Torre de Loizaga selección 2019. Galdamesko Upategiak
Bat Barri 2018 MC. Itsasmendi Upategia
Itsasmendi 7 2018. Itsasmendi Upategia
Zura 2018. Gorka Izagirre Upategia
G22 2018. Gorka Izagirre Upategia
Ieup sobre lías magnum 2018. Magalarte Lezama Upategia
Aretxabaleta 2017. Magalarte Zamudio Upategia
Aretxabaleta 2018. Magarte Zamudio Upategia
Gure Natura 2019 Talleri Berria Upategia
Lainoa 2018. Virgen de Lorea Upategia
Señorío de Otxaran 2019. Virgen de Lorea Upategia
90 PUNTU
Gorrondona 2019. Doniene Gorrondona Upategia
Iri 2019. Doniene Gorrondona Upategia
Mirene 2018. Gure Ahaleginak Upategia
Baserritar 2017 Hasiberriak Upategia
Berroja 2018. Berroja Upategia
Ulibarri 2018 Ulibarri Upategia
Itsasmendi 7 2017 Itsasmendi Upategia
Eklipse Magnum Beltza 2016. Itsasmendi Upategia
Parcelario 7 2017 Itsasmendi Upategia
Gorka Izagirre 2019. Gorka Izagirre Upategia
Magalarte Zamudio 2018 FB. Magalarte Zamudio Upategia
Marko Loretxoa 2018. Oxer Wines Upategia