Bizkaiko Txakolinak dastatze birtualak egingo ditu txakolina sustatzen jarraitzeko

TxakolinaGara_01

13 Aug Bizkaiko Txakolinak dastatze birtualak egingo ditu txakolina sustatzen jarraitzeko

Leioan, 20-04-23. Covid-19aren pandemiak Bizkaiko Txakolinari ere eragin dio. Aurten ez da ospatuko  Bizkaiko Txakolinaren Eguna, gaur egun erabat bideraezina den ekitaldia jendetsua izanez. Halaber, ez da egingo Mendibileko egoitzan maiatzerako aurreikusitako Branke Jaialdiaren seigarren edizioa, ez eta Bizkaiko Txakolina eta Musika Jaialdia ere. Jaialdi horrek arrakasta handia izan zuen aurreko bi edizioetan, eta klasiko gisa sendotzen ari zen Jatorri Deituraren egutegian. Joan den martxoan, bertan behera geratu zen Bilboko Rotary Clubeko Dastatze Solidarioaren seigarren edizioa ere.

Kontseilu Arautzaileak ere inoiz baino indar handiagoz lan egiten jarraitzen du egoera ahalik eta ondoen gainditzeko eta Bizkaiko txakolina indartuta atera dadin eta gure etxeetan inoiz baino presentzia handiagoa izan dezan lortzeko, gure mahaietan kontsumo arduratsua sustatuz, normaltasuna itzuli eta ostalaritzako establezimenduetan gure ardoaz berriro gozatu ahal izateko zain.

BIZKAIKO TXAKOLINA, SARE SOZIALETAN

Kontseiluak bertan behera utzi behar izan du hilabete honetarako aurreikusita zuen sustapen-jardueren agenda zabala, baina horrek ez du esan nahi Bizkaiko Txakolinak bertan jarraituko ez duenik. Zuzenean egitea aurreikusita zeuden ekitaldiak Sare sozialek hartuko dituzte.

Horrela, hilabete honetan A ‘Barrra jatetxean egitekoa zen Bizkaiko txakolinen aurkezpena modu birtualean egingo da Instagrameko @fedek1 profilean. Federico Oldemburg kazetari adituaren eskutik, Bizkaiko txakolinaren kalitatea ezagutuko dute ostalaritzako eta sumiller arloko hainbat gonbidatuk, ekoizleen azalpenak jarraituz.

 

DASTATZE BIRTUAL HAUEN EGUTEGIA HONAKO HAU DA:

Apirilak 24, ostirala –Virgen de Lorea upategiaren LAINOA 2018. María José Huertas (Paco Roncero ko sumillerra).

Ostirala, maiatzak 1 – Berroja upategiaren  BERROJA  2017 Ariel Rot (musikaria).

Maiatzak 8, ostirala – Galdamesko upategiaren  TORRE LOIZAGA SELECCIÓN, 2016, Pape Dieuf (Kanaria Handiko Hotel Bohemiako sumillerra).

Maiatzak 15, ostirala – Gorka Izagirre upategiaren AMA 2015. Diego Cabrera (Barmana).

Ostirala, maiatzak 22 – Itsasmendi upategiaren  EKLIPSE 2016. Caroline Wästerveld (Bartzelonako Abac eko sumiller ohia).

Ostirala, maiatzak 29 – Doniene Gorrondona upategiaren  APARDUNE 2017. Andoni  Aduriz (Mugaritz).

Ostirala, ekainak 5 – Itsasmendi upategiaren  UREZTI 2014 David Villalón (Angelita Bar eko sumillerra).

Dastatze birtual hauek ostiralero 19:00etan izango dira.

Dastatze birtual horiez gain, igandetan, 13: 30etan, aperitiboa zuzenean hartu ahal izango dugu sumiller edo ostalari batekin eta Bizkaiko Txakolinaren ekoizle batekin, Jatorri Deituraren Instagremeko  profilean, @bizkaikotxakolina.

Izan ere, asteburuetan aperitiboa hartzera joaten ginen taberna eta jatetxeak pertsiana jaitsita aurkitzen dira, Bizkaiko Txakolinak bere leihoa irekitzen du, birtualki Bizkaiko Txakolinaren kopatxo bat dastatzeko aukera emanez.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country