Bizkaiko Txakolinak aurpegia jarri dio txakolinari

Rostro Txakoli

13 Aug Bizkaiko Txakolinak aurpegia jarri dio txakolinari

Leioa 20-06-04. Kontsumoa berreskuratzea, ekoizle eta bezeroen arteko harremana sendotzea eta Bizkaiko Txakolinaren presentzia merkatuan indartzea dira Kontseilu Arautzaileak proposatu dituen helburuak, hainbat fasetan garatuko den komunikazio-kanpaina baten bidez. Kanpaina honen helburua ardogile eta mahastizainei aurpegia jartzea da, kontsumitzaileekiko harremana estutzea, hala nola tokiko ostalaritzarekiko lankidetza ere.

Bizkaiko Txakolinak aurpegia jartzen dio txakolinari, urte hauetan zehar Bizkaiko ardoaren berreskurapena eta bilakaera ahalbidetu duten ekoizleen gertuko irudia erakutsiz, nazioarteko panoraman kokatuz, urtero jasotzen dituen sari eta aipamen ugariek erakusten duten bezala.

Bizkaiko Txakolina inguruko ekosistema errespetatzen duen produktua da, eta Bizkaiko paisaia naturalari eusten laguntzen du. 0 km-ko produktu batez ari gara, botila bakoitzean Bizkaiko nortasuna jasotzen duena, mahastietatik upategirainoko ekoizleei esker, tradizioa teknika aurreratuenekin uztartuz.

ESKAINTZA ZABALENA OSTALARITZAN ETA MERKATARITZAN

Bizkaiko txakolina kontsumitzaileengana hurbiltzeko, Jatorri Deiturak hainbat ekintza garatuko ditu ostalaritzari laguntzeko, bai eta kontsumoa sustatzeko ere, salmenta fisikoak areagotuz eta online salmenta indartuz.

Jatorri Deituraren webgunea den bizkaikotxakolina.eus en berariazko atal bat prestatu da online denda duten upategi guztien direktorioarekin. Gainera, beste plataforma birtual batzuk ere badaude, eta horietan Bizkaiko txakolin sorta zabala aurki daiteke.

Salmenta-gune fisikoei dagokienez, Bizkaiko Txakolinak akordioak lortu ditu Eroski eta Carrefour banaketa-kate handiekin, Jatorri Deiturako upeltegien eskaintza zabalak presentzia nabarmena izan dezan, txakolin-barietate apartekoarekin, urteko tradizionaletatik hasi eta proposamen modernoenetaraino, hala nola bere hondarretan hazitako txakolinak edo barrikan hartzitutakoak.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country