Bizkaiko Txakolina & Musika, gastronomia eta kultur jaialdia, Leioara itzuliko da

01 Jun Bizkaiko Txakolina & Musika, gastronomia eta kultur jaialdia, Leioara itzuliko da

Leioa 01-06-22 pandemiak behartutako geldialdiaren ondoren, Bizkaiko Txakolina eta Musika Jaialdia itzuliko da bere hirugarren edizioan. Jaia Leioako Mendibile Parkean izango da, Bizkaiko Txakolina JDren egoitzan, ekainaren 18tik 19rako asteburuan.

Familia osoak gozatzeko diseinatutako jaialdi gastro kulturalaren hirugarren edizioa da. Eguna aire zabalean pasatzeko aukera paregabea izango da, zuzeneko musikaz gozatuz, Bizkaiko Txakolina dastatzen den bitartean, beren-beregi horretarako sortutako pintxo batekin, edo Idiazabalgo gaztarekin, txikienek beren irudimena askatzen duten bitartean beraientzat bakarrik pentsatutako tailerretan.

Mendibile jatetxeak antzinako Txakolinen ohiko sukaldaritza sorkuntzetan inspiratutako mokadu eta pintxo karta anitza eskainiko du.

Gainera, dastatzeko gune bat egongo da, Bizkaiko Txakolina upategietako txakolinen aniztasunaren erakusgarri.

MUSIKA EGITARAU ZABALA ETA ANITZA

Mendibile parkean kokatutako eszenatokian musika programazio zabala izango da, The Van, Lorelei Green, Afrika Bibang, Swingtronics edo Twist! DJ taldeen kontzertuekin.

Larunbatean festa 13:00etan hasiko da The Van bandaren musikarekin eta ondoren 18:00etan Lorelei Green banda arituko da. Arratsaldeko 19:30etan Afrika Bibang arituko da ere.

Igandean 13:00etan Swingtronics taldeak joko du eta 14:30etan Twist! DJ, musika programa itxiko duena.

DASTATZEAK ETA TAILERRAK FAMILIA OSOARENTZAT

Lehenengo dastaketa ekainaren 18an, larunbata, 12:30etan hasiko da, Bizkaiko txakolinaren eta  Mendibile Jatetxeak egindako pintxo berezuien uztarketarekin. Dastaketa Ales Rueda sommelierrak zuzenduko du.

Ordu berean, 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako tailerra irekiko da, frisbee hegalariak egin eta koloreekin esperimentatzeko.

19.00etan Bizkaiko Txakolina eta Idiazabal Gaztaren uztarketa izango da Nerea Cuenco sommelierrak, txakolinaren berri emango du, eta Marisol Vicentek  gaztaren ezaugarriak azalduko ditu.

Igandean, hilak 19, 12:30etan, helduek Bizkaiko Txakolina itsu-itsuan dastatzeko aukera izango dute, Elena Urigüen sommelierraren eskutik, eta txikienek kamiseta tailerra izango dute Nagore Txintxurretak zuzenduta.

Dastaketen prezioa 10 €-koa da, eta haurrentzako tailerrena 6 €-koa.

Izena bizkaikotxakolina.eus/btmusika webgunean eman daiteke.

 

Informazio gehiago: bizkaikotxakolina.eus/eu/btmusika/

Kartela eta egitaraua

Argazkiak