2021eko Bizkaiko Txakolinaren urtabea “dotorea eta perspektiba handikoa da”

19 May 2021eko Bizkaiko Txakolinaren urtabea “dotorea eta perspektiba handikoa da”

Leioa 22-05-16 2021eko “Bizkaiko Txakolinare urtabea perspektiba handikoa da, eta bide luzea du egiteko», laburbildu zuen Miren Yubero, Azurmendi jatetxeko sommelierrak, azken uztako txakolinaren dastaketa egin ondoren. Yuberok azpimarratu zuen 2021eko Bizkaiko Txakolina aurreko urtekoak baino azidotasun handixeagoa duen ardoa dela, klimatologiaren eraginagatik, eta hori dela eta ardo atlantiko gisa definitu zuen.

Lasto kolorekoa, lore aromak eta nota zitrikoak ditu, azken urteko Bizkaiko txakolina oso handia da ahoan, eta lore- eta baltsama-atzeraeragina du, Azurmendiko sommelierraren arabera. “Uzta bikaina da, ardo dotorea, freskoa eta gordetzeko ahalmen handikoa” esan zuen.

Joan den martxoan aurtengo txakolin instituzional gisa aukeratu zuten Muxikako Berroja upeltegiko Agirrebeko botila baten dastatzeak amaitu zen Bizkaiko Txakolinako ardogile, ekoizle, profesionalak eta beste hainbat lagunek urtero biltzen duten jaia.

Aurretik, Kontseilu Arautzaileko presidentea den José Luis Gómez Querejetak txakolinen katalogo gero eta zabalagoa egiten ari diren upeltegien eta ekoizleen beharrak egunean jartzeko, Jatorri Deiturako Erregelamenduan egindako aldaketak nabarmendu zituen bere hitzaldian.

“Bizkaiko Txakolina oso une onean dago. Esango nuke, gaur egun, Jatorri Deiturara atxikitako upategiek barietateen, estiloen eta produktuaren katalogo zabalena eskaintzen dutela” adierazi zuen Gómez Querejetak. Hildo honetan, presidenteak aipatu zuen aurten indarrean jarri diren kontraetiketa barriak, kontsumitzaileei informazio zehatz eta argiago eskaintzeko.

OHOREZKO MEZULARIA ETA MEZULARI NAGUSIA

Bizkaiko Txakolinak Nerea Ibarzabal bertsolaria, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea, Mezulari Nagusi izendatu zuen. Bere hitzaldian, euskara hutsean, Ibarzabalek txakolin hitzaren etimologiatik, “Etxekolain”, abiatu zuen bere diskurtsoa, ekoizpen jasangarriaren bertuteak eta ingurunearekin errespetua goraipatuz.

Bizkaiko Txakolinak Ohorezko Mezulari izendatuz Jose Luis Lejonagoitia omendu zuen. Lejonagoitia ardoen munduko ikertzailea da, eta hainbat urte darama Bizkaiko txakolinaren bilakaerari buruzko material ugari argitaratzen. Jatorri Deiturako Dastatze Taldeko kidea eta Bizkaiko Txakolinaren laguntzaile aktiboenetako bat izan da Deitura sortu zenetik.

Ohorezko Mezulariak Bizkaiko txakolinaren jatorritik gaur egunera arteko ibilbidea egin zuen bere hitzaldian hainbat lege-testutan eta testigantzetan oinarrituz.

Ekitaldira bertaratu zirenen artean, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Nekazaritza, Arrantza eta Nekazaritzako Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Anuska Ezkurra, Humberto Perea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko diputatu Amaia Antxustegi izan ziren. Denak estilo ezberdinetako txakolin, zuri, gorri eta beltzak dastatu ahal izan zuten Bizkaiko Txakolina ospatzeko ospatu zen ekitaldian.