Virgen de Lorea Upategia

virgen-lorea
virgen-lorea2

Bodegas Virgen de Lorearen mahastiak pribilegio naturalez betetako inguruan daude kokatuta: Otxaran-Zallako mendien hegoaldeko magalean, Enkarterriko erdialdean, hain zuzen ere.

Bertako lurzorua kareharrizkoa eta buztintsua da, plubiometria zein tenperatura moderatuak dira, eta ipar-haize hotzek jotzen dute. Hori dela eta, txakolin onena lortzeko baldintza egokiak ematen dira bertan.

Lan-teknika eguneratuenak, etengabe bilakatzen diren instalazio modernoenak eta lan saiatua dira nagusi.

Egiaztatuta dago XVII. mendearen amaieran gaur egungo jabearen arbasoak ziren Lasekatarrek sagardoa zein txakolina egiten zituztela gaur egungoak ez bezalako instalazio xumeetan.

Gaur egungo azalera 35 hektarea ingurukoa da, eta mahastiak, instalazioak eta egoitza nagusia 25 hektareako azaleran daude kokatuta. Gainerakoan, landaketak egiten ari dira, ordea.

logo-virgen-lorea

Helbidea

Barrio Lorea s/n 48860 Otxaran-Zalla - Bizkaia

Telefono zenbakia

Tel: 94 423 40 35

Web horria ikusi

Markak eta Produktuak

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country