Markoleta upategia

Viñedo en Mayo
Viñedo en Otoño

1983 urtean, gure arbasoek XIX mende amaieratik egarria asetzeko egiten zuten edari horren ekoizpena berreskuratzea erabaki genuen, hain preziatua den Markoleta Txakolina hain zuzen ere.

Helburu hori betetzeko asmoz Balmasedatik ekarritako Mune Mahatsa barietatearekin egin genuen lehendabiziko landatzea. Barietate honek oraindik ere bere izaera ematen jarraitzen dio gure txakolinari. 1990 urtean Ondarrabi Zuri barietatearekin osatu genuen gure plantazioa eta oraintsu Ondarrabi Zuri Zerratia barietatea gehitu dugu.

Gure mahasti txikiak La Quadrako herri txikian kokatuta daude, Güeñes udaletxeko lurren barnean, Enkarterrin. Zehazki Eretza mendiaren hego-mendebaldeko magalean, mendi honek gure mahastiak iparreko haize hotzetatik babesten ditu.

Gure mahastian heldutako mahatsek lurretik, airetik eta eguzkitik xurgatuko dituzte botila barnean amaituko duten aroma, energia eta kolorea. Behin ezaugarri guzti horiek xurgatuta, mahatsondotik bertatik txortena kentzeko makinarako bidai laburrari ekingo diote. Mahastian bertan kokatutako altzairu herdoilezinezko dolaretik ateratako muztioak tutueria baten bidezko bidea jarraitzen du altzairu herdoilgatzez egindako kupeletara ailegatu arte, non Makoleta Txakolina bilakatuko den.

Markoleta-logo

Helbidea

Markoleta, 10 (La Quadra) - 48840 Güeñes - Bizkaia

Telefono zenbakia

Tel: 94 669 32 68

Markak eta Produktuak

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country